Bergara (Gipuzkoa)

Elizakoak baserri-auzoetan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Entierruak. Auzo, baserrietatik eskela pasatzen zen. Entierrua, ondrak, bederatziurrenak.

Transkripzioa

- Hilari: Oin entierro ipuiñak eta abisuan kontuak-eta esaixezu, ba, ama... zela izeten zien zuek gaztiak ziñanian...
- Bai, entierrue... Gu gaztiak giñanian, zera, oin ze esaten jako? Hilddakuan zera, diarra eitten zan etxeetara. Porejenplo, Olara diar eitten eben Izarretik edo Olatik Izarrera. Auzuak. Nola daon hilddakua, difuntua, ez dakit nun etxetan. Haura zan eskelie. Ta guriek, Olakuak, uste dot Azkorta Azpikora edo joten ebela diarra. Handik [Olaldera], Olaldeti Muskiritxura eskelioi pasatzen zan.
- Ta ze diar eitten zan?
- Ba, urlixa etxetan... Bueno, porejenplo, ba, Izarrekuak, Bitxurtun baeuen hilddekua, Bitxurtun difuntua daola edo difuntia daola. Ta horixe, besterik ezebez. Hurrengo egunien goizien entierrua. Orduen ez zan atsaldeko entierrorik izeten. Gero onrak berriz...
- Ondrak...
- Handik egun batzutara edo...
- Hilari: bederatziurrena.
- Bederatziurrena aparte. Bederatziurrenera juaten zien auzuak, senidiak, andrakumiak bakarrik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia