Bergara (Gipuzkoa)

Kofradiaren inguruko kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kofradiak txandaka egiten ziren. Kalekorik ez zen sartzen. Dantzak non; jaiak noiz. San Martzial. Uholdeen inguruko kontuak entzunda ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kofraixen arrastoik eta, zela eitten zien orduko Kofraixak eta badaukozu?
-Bai, Kofraixak eitten zien orduan txandan, kalekuak ez eben paatzen bape, ta kalekoik ez zan sartzen, baserrikuak ba txandan, tokatzen jakonak, bi biren artien, ta gero, okelia partiru eitten zan, Artola izaten zan partitzaillia, Plazentziako Artola, harek´e, txuleta zintta bat osua eruete eban bere jornaltzat, ta ez dakiu nun ezkutatzen zien txuletok, ba saldia ta, han okela danak, zenbat kofradeko eren, hainbestetxe pusketa ipintzen zittuen, harek ipintzen zittuen, partiuta, ta gero paau danen artien ta kitto.
-Ta ze fiesta eitten zan, erromeixia ta izango zien?
-Dantzia, dana dantzia.
-Etxe azpixan ezta?
-Etxe azpixan be bai ta, Etxebarriko plazan ta.
-Orduan ez zan eongo Artetxen fabrikaik eta...
-Bai, Artetxek fabrikia ei eban plazan, dantzan eitten zan lekuan, da guri ez oskuen lagatzen juten plazara haundixak, gu gaztetxuauak, goiko petrilletik beira eon biher, ta gero plazia ei eban e, plazan ei eban fabrikia Artetxek, ta han Etxebarriko etxe aurrian ipini eban plazia, lenao, hor etxe azpixan zan plazia, zerien, hortxe fabrikia zan lekuen, zelai desentia.
-Zera, beti Aguztuan ezautu izan dittuzu zuk Kofraixak?
-Bai, Agoztuan azkenengo jaixan.
-Eta zuk entzunda daukazu lenao Abrilian eitten ziela edo Martixan eitten ziela edo?
-Ez, ez dot entzun sekula be ez.
-Eta Osintxuko elizan Santuak urak eruan zittuanik eta entzunik badaukazu?
-Ama, Elizia, San Martzial edo, ze egun zan Osintxuko elizia ta eruen zittuenak, Osintxuko elizia azpikaldien ez zan ba? A bai, San Martxialgoko ur haundixak eruen ebala esaten dabe, hor "por ejemplo" bolatokixak dauzkan horma horrek, behera dauzkanak elizianak, erun ein ei zeban da, Santo Martirixak Debatik ekarri ei zittuen, Debako plaiatik. San Martzial egun baten zan hori? San Martzialko ufala, guk ez giñuan ezautu. Ez milla zortzirehun ta ez dakit zenbatian, Bergako Santamañan dao markia... Ez zan izango edozein modutako... Ai "qué horror" ta orduantxe elizia erun ei eban ta, gure akorduak eta baiño lenao zien horrek...

Egilea(k): Jaione Isazelaia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia