Argindarra eta ura
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Esther Murelaga
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:03:38
- Erref: LEK-002/071
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
- Eta gero argidxe zure etxera noz etorri zan akordun daukezu?
- Argidxa? Bat. Argi bat. Ta gurian eoten zan etxe baten argi bat bakarrik. Ta gurian hasten zan argidxa amataten zanian: “Ene, itto! Ama, itto-itto-itto-itto!”. Gero danak danak mutillak guztik danak halantxerik txillidxoka. Itto-ittoka. Ta eukitten nebazan horrek mariposak, esaten eutsenak. Halako karto bat eta bertan hori, oridxuai imini ura, azpidxan ta bota oridxua ta haxe, imini biztuta ta haretxeaz. Trumoiak-ta euazanian ensegidako amataten zirian ta haxe.
- Orduan zuk etxian, gazte-gaztetan ezagutu dozu argiren bat? Karburua-edo?
- Bai. Argidxa bai, ezautu dot.
- Honako argidxa, honakua?
- Honakorik ez. Hau… Halako bonbilla bat. Bonbillak.
- Eta ura?
- Ura bai.
- Ura beti? Itxurriko ura beti?
- Beti. Ura bai. Itxurridxa gero.
- Eta nun eukitxen zenduen etxien ba ura?
- Ura tangarrautan ekarten genduan ta han eukitten gendun. Tangarrutan.
- Baiña kanpotik ekarten zenduen?
- Bai.
- Horidxe be. Etxien bertan, ez?
- Ez.
- Ta zuk zenbat urte dekozuzela?
- Nik ez dakit ba. Etxe barrutan, etxe halakutan be, hasitte euazan. Nik ez neban eukiko urte askorik; ze hori ein ebenian, zelakue da? Koziñia. Koziñak bai. Ez zan egoten. Harek, hango harek baiño. Ta koziñia, amumen etxie zanez, koziñie-ta ein ebazanian, orduntxe imini eban itxurridxa ta dana. Bentanatxu bat eukan halako baten ta handik pasaten giñiezan, zueneko. Ezagutu dozu hori? Amumak nun eitten eben brezidu hori, atuna? Kanpoko ortuan. Halako bentanatxu bat eukan. […] baiña harek bestiak, halako haunakoxia. Ta zuen amuma baiño ariñao, bizi zan Margari, Margari Simonaz zelan ezkondu zan? Harexen ama ta Josepa-ta bizi zirien, hantxe. Tia berena hantxe bizi. Handidxeik sartzen giñian bertara. Ta bertan ibiltten giñian olgetan.
- Orduan nahiko arin ezagutu dozu itxurridxa etxe barruan be? Ume gaztia zarela ezagutu dozu ya itxurridxa?
- Bai, ezagutu dot itxurridxa, amamak ein ebanin obria koziñia-ta imintteko, imini eban itxurridxa be. Harridxan itxurridxa.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!