Merkatu-plaza ondoko errekan garbitzen
Donostian neskame ibili ostean, 20 urte ingururekin bueltatu zen jaioterrira, Lekeitiora. Amari etxeko beharretan laguntzen ibili zen. Bere aitak eta nebek itsasoan egiten zuten lan eta haien arropak merkatu-plaza ondoan zegoen errekan garbitzen zituen.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Esther Murelaga
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: LEK-002/023
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Ta zenbat urtegaz etorri ziñen bueltan Lekittora?
- Ba Lekittora etorri nitzanien, hogei bat urte-edo baneukazan. Hogei bat urte, hortxe izango zan.
- Ta Lekeittora bueltau ta zer hogei urteaz?
- Gero, harek aiztak ezkondu be ein zirilez, amak etxien ostera be bihar eban nonor. Ta neutzako ostera be kargia. “La carga”.
- Lau mutil arrantzan ebiltzazan. Lau mutillenta arropak-eta euazan.
- Bai. Bat neukan ganera, hangua Gazoikua. Ha handik ibiltten zan-ta. Pedro Juan, ezautu dozu? Julian, Julin motorista, aitta patroia ta gero, ezkondu nitzanin be…
- Harek arenaten?
- Bai. Ezkondu nintzanin be, Gotzone txikiña. Ta ni harek eitten, harek lepoko hazurrak be apurtu ein bihar. Han sartu eskobilla, eskobilla garratzaz ta barrun sartzen zan ha.
- Nun arenetan zenduen, etxian edo errekan?
- Ez, errekan, errekan, errekan. Errekan eitten gendun.
- Nun euan errekia?
- Errekia oin plazia zelan dao? Plaza merkaua? Hantxe erreka edarra.
- Beste iñun baeuan Lekitton?
- Beste bat hor portalian.
- Fraillien albuan, ez?
- Haren beheian juzgau daona? Baiña bera zan hori. Ta gero arbolategidxan. Ene harek arbolak emoten ikaria.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!