Tolosa (Gipuzkoa)

Apretak eta zapatak

Apretak eta zapatak <p>Mendi-bideetan ibiltzeko, apretak eta abarkak janzten zituzten. Festara joateko, berriz, sandaliak edota zapatak janzten zituzten. Tolosako "apeadero" pareko denda batean saltzen zituzten Azpeitian egindako apretak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-006-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mendi-bideetan ibiltzeko, apretak eta abarkak janzten zituzten. Festara joateko, berriz, sandaliak edota zapatak janzten zituzten. Tolosako "apeadero" pareko denda batean saltzen zituzten Azpeitian egindako apretak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oiñetan ze ibiltzen zenduen?
- Maria: Oiñetan apreketa asko, ez zan zeaik eta. Zapatillek eta apreketak ordun ibiltzen zien gehiena; zapatak oso gutxi.
- Maitere: Gero, nora juten giñen? Beste gauz bat. Festaa jun behar bagendun, juten giñen Azkaratea.
- Maria: Larraitze.
- Maitere: Badakizu nun daon Azkarate? Ba al dakizu nun daon?
- Bai.
- Maria: Bedaiotik seittun dao ta.
- Maitere: Gure etxetiken belaxe dao. Mikeletek´e zelatan aittu zien, ba? Ba, hortxe dao. Gure etxea hor gaikalde hortantxe dao etxea. Ta Azkarate mugan terrenok-eta dare denak. Ta hara juten giñen festaa. Ta nola jungo giñen, ba, zapatillekin? Beti lokatza besteik ez zan izaten. Ta Larraitzea jun behar gendunen´e abarka-galtzerdik.
- Maria: Bai, bai, hala zan. Egualdi earra baldin bazan, zapatillek ta apraketak eamaten zien asko. Egualdi earra zan garain hoik eamaten zien, ta txarra baldin bazan…
- Maitere: Ordun garoa ta [zabar] asko izaten zan bide hoitan. Bide txarrak izaten zien ordun´e. Beno, oain baiño hobek, noski, baiño…
- Maria: Bai, sandaliak o zeak. Sandaliak o zeak, ebie itten zunen sandaliak´e bai.
- Maitere: Sandaliak nola emango giñun, ba, Maritxu, eurie itten zunen?
- Maria: Ebie itten zunen´e sandalia beltzak-eta izaten zien, eta haik´e ibiltzen zien, e?
- Maitere: Ez hemen ibiltzeko. Ez hemen ibiltzeko, ordea, Maria!
- Maria: Festaa juteko, esan nahi nuke.
- Maitere: Zapata baju batzuk eta hola, ez sandaliak. Sandaliak gero ez al zien goitik behera juteko, festaa-ta juten giñenen?
- Maria: Hoi ba! Sandaliak, hori esan nahi nuke, festaa juten giñenen. Sandaliak eta apreketak eta zapatillek.
- Apreketa hoiek etxen iten al zenituen?
- Maria: Ez. Hoik garai hartan ta oain´e hoik kantidadea Azpeitin itten zien. Ta Tolosan gero zeatzen zien hor, saltzen. Tolosan bertan´e eingo zien, noski; ez naiz hoinbeste akordatzen. Oaintxe´re urdun zeatzen zienak, Azpeititik ekarrita zeatzen zienak, Tolosan, apeaderon paren, beste kallejoia zeatu pare-paren, ixkiñen, ta oaiñik denda harek segittu eitten du, apreketak eta gauzak. Tolosan. Bai. Hantxe segitzen du.
- Maitere: Abarkak lotu, […]honaiño goraiño lotu, galtzetin zurik jantzi ta…
- Maria: Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia