Otoio eta Kalbarioko banderak ikusterakoan ezkutatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lekeitioko herriari eraso egin zioten hegazkinak itsaso aldetik sartu ziren. Otoion eta Kalbarion banderak altxatzen zirenean, jendea ezkutatzen hasten zen. Lekeitiora heldu zirenean, bertako askok txarto hartu zituzten.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Esther Murelaga
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:03:28
- Erref: LEK-002/013
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Baiña bonbak esan dozu bota ebiezela moillan eta, eta aeroplanoetatik botako ebiezen ala nundik?
- Abionetik.
- Baiña nondik sartu zien abionetak, itsosotik etorri zirin?
- Itsasotik etorten zirian ,e, bandera bat egoten zan han Otoixon eoten zan ta harek harrapaten eutsenian ,e, elixara, ez, Kalbarixora. Kalbarixun eoten zan beste batzukin. Ta altzaten eutsenian harek Kalbarixora, harek altzaten ebenin banderia, ze eitten eben bestiak, altza ta orduntxe Lekeition /Lekitton/ ixaten zan ,e, ezkutaten.
- Sirenak edo kanpaiak?
- Sirenia, sirena barik , e, banderi ikusten gendunerako, banderi ikusten gendunerako gero sirenia joten eben, kanpaik be bai.
- Eta nortzuk egoten zien banderiagaz?
- Banderiaz gixonak ta gero harek be ezkuta eitten ebezen banderak, allaa orduko, ze urrunetik ikusten ebazan katalejukin horrek eta. Ta [...] ta baiña dan-dan-dana enterata eoten zirin, osake alkauetia non edo non /nuunun/ baeuken.
- Halakoak be danian eta sasoian eta.
- Bai
- Hori ez da aldatzen asko.
- Baiña pasa genduan, beti. Baten aiztia, zuk ez zendun ezautuko Dolor, entzutia bai baiña ezautu ez, Dolor ‘drungulu’ ta ez dakit nor zan hirugarrena, hirugarren, hiru, laugarrena ez dakit nor zan, ez jat akordaten. ‘Drungulu’ badakit Dolorez dana. Ta hantxe kontuk esaten gaozela," hamen doaz honek puta txarrixok, erre-erre etorritta Prantzixatik". Haretxek [erriak] niri zer pentsaua emon eustan, zer dan [erria]. "Ama, ama", ta, ama ohian euan, ama ohian ia tien handik, ohian euan ama. Ta "ama, esto, zer da erria?" "Zer ba?" Ta "Hauxe ta hauxe esan gaittue, puta txarrixok, erre-erre eindda etorri garila". "Bera", esan neutsan “nor?”, "bera, bera etorri da erre-erre eindda, bera, zantarra" esan eustan amak. Sekula […] holakoxe berbarik, "berak euki ebazan ume ustelak eta". Umerik ez eukan harek. Gero kajatik ekarri eban, berak. Ta berak eukazan.Ta orduntxe neu be konturatu nintzan ez ekiuna gauzia, ba hori. Gehixaurik preunta bez amari ezer.
Egilea(k): Mikel Anakabe (Lekeitioko institutua) , Ibon Bilbao (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!