Lekeitio (Bizkaia)

Soldaduak etxean

Soldaduak etxean <p>Gerran Asterrikan egon zen eta bertan zegoen frontea. Leihoetan tabloiak zituzten jarrita balak ez sartzeko. Kortan, ira artean, soldaduak izan zituzten lotan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerran Asterrikan egon zen eta bertan zegoen frontea. Leihoetan tabloiak zituzten jarrita balak ez sartzeko. Kortan, ira artean, soldaduak izan zituzten lotan.

Transkripzioa

- Ta zelan bixi izan zendun zuk hori? Gerria zelan bixi zendun?
- Gerria? Nik baserridxan eon nazen, Asterrikan. Asterrikan.
- Asterrikan frentia euen...
- Bai, frentia bertan. Jo ta balkoi be behian ganera bota eban baten kaiñoiak. Ha, bentanak ipiñi, tabloiak, oihan dauen lekun balak sartun ez daixen. Danak balitxe, hantxe bala tartian.
- Zu gazti ziñan ta ez ziñan juan.
- Ba nik hamabi urte bertan urtian, gerria hasi zanian, hamabi urte.
- Baiña eingo zenduan zeozer, frentera-edo juten ziñien gauzak eruten?
- Ez, ez, ez…. Txarridxari han jatekua, arroza-ta, han Asterrikan han txarridxentzako jateku botaten daben han behera, soldauak, arroza ta okela zatidxek eta. Jan edarto! [Tejabanan] be bai. Etxin [...] koziñia euken ta hantxe. Konpaiñia bakoitxak koziña bat.
- Zuek nortzuk euki zenduezan etxien?
- Lo eitten? Lo eitten soldauek egoten zirin han kortan, iratzan.
- Ta zer, milizianuek edo...?
- Soldauak, milixianuak. Miliziano... Itxasalde-ta egon zirian, Itxasalde, honek.
- Batalloia?
- Bai, honek, e, bertokuak, Itxasalde. Han goidxen, bestien, Kalamendin, horrek, asturianuk be bai. Baten lau-edo hil zirian, asturianuk, sartun kaiñoi-ta Kalamendin. Han Asterrikan bertan mendi bat, Kalamendi. Sartu kaiñoie ta lau soldau hil. Beti eguzki berotan be guardasolaaz ibiltzen zan; `Paraguas´ deitzen otsaun. Ta haixe be atrapa eban. Gero elixia, Lekittokua edo…, bai Lekitton eon zan, abadia, Amorotokua, txikitxu bat.

Egilea(k): Sara Vidal Cabrera (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia