Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Lanaren inguruko zehaztasunak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lanaren inguruko zehaztasunak; galdara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta lehenengua suakin beroketan zan? Lehenengua suakin?
- Ura beroketan zan hor, oin azkenengo gatza eitten zan aldixen, iketzaz. Bai. Kaldaria, baporra. Baporren… Esaten euen itsasuko bapor baten kaldaria edo hola izeten zala. Kaldara bat, kaldara haundixa. Bai, han kaldara barruen, ba, erdi-sartuta gorputza, erdireiño sartuta. Gero hurrengo tubuak errebentau, tubua zulatu eitten zanien han ez zan ezebe ikusten. [Erak] eukitten eben presiñuakin [dana] baporra. Sue be, klaro, iketza zela zan fuertie, sue be [izeten] zan, baiña sue be [entzun] be eitten eben. Ha zuleketan zanien, “di-da!” kortau, freskatu dana aguro, tubue, ba, arregletako. Oso biheleku txarra izeten zan, berua, barruen oso bero egoten zan. Uraz pasetan geben, ur hotza sarri, baiña oso biheleku txarra. Ta kaldaria baporrezkua. Ta [sarririk] askotan, ba, ikusten ebenian apurtu zala, kortau dana ta, ba, atara gatzok eta aparatuak garbittu, zeaittik eze aparatuak astero-astero-astero garbiketan zien. Bai. Tubuak, horreik aparatuok, kobrezko ta zink ta latoi ta esaten euen holako mezklie eukela tubuak, ezta? Lau-lauak, kobre koloreko zerak, ta aparato bakotxak eruengo zittuen ez dakit berrogei edo… igual… berrogei tubo, departamentu baten, e? Holako […] baten, altura haundixa, ba, eukiko eben igual haik metro bi edo bi terdi edo luzeeria. Ta haik aparatuak enmadrinauta eruten euen plakak euken euren zuluekin, neurrikuekin, ezta? Ta goittik behera sartzen zeben tubua ta enmadrinau eitten zeben, […] sartu ez dain zerien, tubuetan. Ta han ez zan ez… junta… juntie ta bai, ba, urak kanpora urten ez deixen ta zerien. Ta juntiai plaka haundixak izeten zien ta haik, ba, juntak eruten zittuen urik nahastu ez zain, baiña tubuak danak enmadrinauta. Ta madriniaz enmadrinaten zittuen ta han ez zan pasetan. Han martxan jarten zeben, ta ura ifintten zotsen ta ez jauken eskaperik. Fuera! Dana enmadrinauta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia