Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Ikatza Asturiastik ekartzen zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Erregaia, Asturiastik ekartzen zen. Ikatzaren kalitatea. Donostiara ekartzen zuten ikatza, portura. Ikatzaren inguruko azalpenak.

Transkripzioa

- Ta kalderetarako iketza ze zan, pago-iketza edo…?
- Ez, ez, zera, [artrazita] edo iketz hori. Ba, Asturiastik ekarten euen.
- Harri-iketza?
- Bai. Ha iketza be, ha be, han be iketza… guk laister igarten geutsen. Esaten geuntsen enkargauai: “Honek iketzonek ez dauko”, ta “Bai, oingo aldixen esan joskuan ez auela bestaldekoik, bestelakoik eta…”. [Hori] Donostiako puertotik ekarten euen. Horra barkuan ekarten euen iketza, ta hemen Gatzagako bat euen enkargau han puertuen, ta hari zertzen otsen: “Hi, bialdik hainbeste milla kilo; bialdik hainbeste” edo “[Bagu] bat edo bi” edo… Bai, gure zana. Ta [artrazita] iketz hona, garrik bapez ta berua eukitten ebena. Bentiladoriaz haxia azpittik, azpittik bentiladoriaz, [… txuleta zeran], ta “ra!” jasoten eben gogua emoten otson puntu-punturaiño. Kentzen [zeutsen] bentiladorioi, zerrau baztarra guztiak eta, ba, zati baten, ordu-erdi edo hogei minutu edo gura zana, egoten zan bero normal-normalien. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia