Eibar (Gipuzkoa)

Damaskinatutik grabatura

Damaskinatutik grabatura <p>Damaskinatutik grabatura pasatu zen, Paulino Larra&ntilde;agarekin. Ez zitzaion batere kostatu bertara egitea. Bi langintzak oso desberdinak direla dio, nahiz eta marrazketan oinarritu.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-269-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Damaskinatutik grabatura pasatu zen, Paulino Larrañagarekin. Ez zitzaion batere kostatu bertara egitea. Bi langintzak oso desberdinak direla dio, nahiz eta marrazketan oinarritu.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta zu gero damaskinautik grabaura juan ziñan?
- Bai, grabaura, Paulinokin, Paulino Larrañagakin.
- Eta asko kostau jatzun aldatzia edo…?
- Ez, segiduan jarri nitzuan, segiduan.
- Serafin: Hau dan artistiakin…
- Denpora gutxixan jarri nitzuan, bai. Ekarri juen grabadore bat Madrittik ta ez jakuen gustau ta neri deittu jestan, “Hi, hasi hari […]”.
- S.: Paulino ta Bidarte zittuan, ezta?
- Paulino ta Bidarte zittuazen, bai. Ta halaxek hasi nitzuan ta segiduan jarri nitzuan, bai. - Oso diferentia da?
- Diferentia konpletamente. Diferentia dok, baiña dibujua dok dana ta…
- Orduan fitxajiak egoten ziran taillar batetik bestera ta Madrilletik bat ekarri ta…
- S.: Madrittik zela ekarri leike grabadore bat hemen hainbeste…?
- Ez jeuan hamen…
- S.: Ez jeuan?
- Ez jeuan!
- S.: Ez, e?
-[…korik], Kareagan taillarra ta haxe, Paulinona, besterik ez jeuan. Ta gero beste… Prieto…
- S.: Gubilistak…
- Bai, ta Prieto, taillarra jekan Alfa onduan.
- S.: Eta honek… zela zuan… [“Rubitas”] edo esaten etsen bat… zela zuan? Txiki-txiki bat, lehen Paseo San Andresen ekan honek…
- A! “Rubito”! Baiña hori [burilistia] zuan! Burilistia. Bai.
- S.: A! Ya, ya…
- Ta beste […] grabauan eitten zebana, hau, Gregorio Mugerza nere maixu izandakuan semia. […] eitten juan harek, baiña taillarra [esateko] zuan Kareagana ta Paulinona.
- Esan dozu gaiñera, taillar gehixenetan ez zala dana eitten, ez? Prozeso osua damaskinauana ta grabauana ta, gehixenetan…
- Bueno, guk dana eitten genduan guk taillarrian. Dana. Beste batzuek ez; kanpuan pikau edo, zera, perleaua be kanpuan eitten juen. Baiña guk dana eitten genduan, dana eitten genduan. Ta eitten genduan, gaiñera, pieza guztiak eitten genduazen desberdiñak, e? Danak. Porke taillarretan eitten juen, ba, igual hamabost edo hamabi pieza bardiñak, ezta? Ta guk eitten genduazen danak… gaiñera, norberan kontura, e? Dibujua noberak etaratzen juan.
- Hori zelan eitten zan? Ez zekazuen iñungo modelorik edo dibujorik edo…?
- Ez, ez. Bueno, lehen ikasittako dibujuetan ta, ez dakik?
- S.: Duniren dibujo batzuek badagozak hor libururen batian, Dunixio Muruaren… lagata edo… lagatako muestra batzuek. Halako…
- Gero batzuek eukitzen juen, holan, mahai onduan, papel bat dibujuekin. E? Momentuan, ba, igual ez zuan gogoratzen ezer ta ikusi ta haretxekin… Artxibo bezela, ba…
- S.: Artxibua. Artxiborik onena ganbaran egongo zuan, baiña!
- Ganbaria zuan. Txomiñena zuan ganbara bat… joe…! Ha zuan ona!
- Eta hor bazeren motibo exotikuak-eta askotan, ez? Ba egipziuak eta…
- Gutxi.
- Zuek ez?
- Bai, gehixena zuan renazimentua zuan gehixena, arabia edo renazimentua. Ta zeguazen espezialistak, arabia eitten nere tio zuan ona, arabian…
S.: Hire tio?
- Bai.
- S.: Sarasketa.
- Esaten juan Kareagak, berak ikusi zebanik onena zuan, dibujo arabian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia