San Blas jaiak aldatzeko erabakia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-063-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen, Legution, San Blas jaiak izaten ziren, San Blas baitzen patroia. Baina, azkenean, irailera aldatu zuten jaia. Erabaki hura hartu zuen alkateak eztularekin hil zen, jaiak aldatzeagatik omen...
- Proiektua: Arabako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Xabier Aranburu
- Data: 2010(e)ko irailaren 01a
- Iraupena: 0:00:58
- Erref: LEG-063/013
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Emalea: Imanol García
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta, klaro, orduan izaten ziren jaiak, lehenau, nere, nere aurreti, e! Zan San Blasetan, ze orduen zan, patroia zan San Blas; baiña esaten aubien, zelan edurre ta eiten eban orduen, oin baiño askoz gehidxao, etorten zirela konbidatuak, ta ez aubien martxaten! Dana jan arte, inguru guztidxok jan arte! Ta aldatu aubien, alkateak aldatu eban kofradidxetara ezaten dana, setienbrien, Ama Birjiña ta sortzian, ta hurrongoko, hurrengoko asteburuan izaten dire, ta aurreraten dogu gaubie. Nire amak esaten… nire amamak esaten zuen, esaten aubiela hak… Alkatiek aldatu egin biher de gedxau, hil zala beti eztulagaz auela, beti eztulagaz ta hil zala eztularekin, horixe izengo da kontu bat, baiña bueno… aldatzeagaiti jaiak…
Egilea(k): Ignacio Carrera
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!