Getxo (Bizkaia)

Andra Mari jaiak eta Aingeru Goardakoaren eguna

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTX-005-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Andra Mari jaietan gonbidatuak izaten zituzten etxean eta erromeria ere izaten zen. Beretzat onena gozogilea izaten zen. Aingeru Goardakoaren eguna. Su artifizialak botatzen zituzten. Etxeetan giro handia sortzen zela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

- Ta Andra Mari festetan ta holan, nola, nola izeten ziren festak Andra Mari? ze oin ez dago ezer.
- Bueno oin ez dao ezer, baia ordun be ez zan egongo asko gehaorik, baia, ez zan lez egon beste generorik, guri eretxi iten oskun ha, bueno! Itzelataringo! Ba zer egongo zan ordun bere ba? Ba onena etorten ziren aitxitxe ta amama, Berangokok izen ziren, eta konbideduk etxera. Eta erromeri, erromeri. Eta hamarretako mezara igon, eta gero, klaro, egongo ziren, ba, jantzarik egoten ziren. Eta ze esango dotsut /esangotsut/ ba? Gero, andrak horrek ha kantaruk burun ha eroten ha beteriki agarra barik nok eroten ituzen. Bai, egoten ziren. Ta horra jente... Ta guretzat onenak karameleruk. Guretzat onena karameleruk, bai, harek onenak.Ta, ostantzen, erromeri. Ta egoten zan, ba, Andra Mari hasten zan San Isidro egunen. Ta gero Andra Mari ta San Roke, eta gero Angeru Goarda egote zan, eta oin horrek be kendu ditue. Oin ez dago.
- Ta hori Aingeruarena edo hori noiz zen?
- Ba oin lehengoan izen da.
- Hori San Miguel edo..
- Ez, ez, ez, ez, ez, oktubre lehenengo egune izeten da. Bai. Eta horreitik aurten bere egon da han ha. Bai, han bentan ondo-ondon [dao] ermitatxu bet eta horretan egunen han eiten da meze. Han ermitatxun, bai. Eta, klaro, oin ha eiten da diskretutxu dusti, ze lehen hori angeru ekarten zan ha eleixara, ta gero hurre egunen, hurrengo domekan eroten zan prozesiñora kantetan ta hara ermitatxure, ta diferente izen zan, bai.
- Orain ez dago ezer e….
- Bueno, meze egoten da bakarrik, ostantzen... Bai, meze bai. Bai, bai, meze bai egoten da. Baia ordun bere Angeru Goarde izeten zan, bueno! Beharrik ez zan iten eta beti izen zan polito izeten zan, ze Angeru Goarde egunen eroaten zan, hori, angeru eroaten zan eleixara eta han egoten zan domekara arten, eta gero domeka arrastin, errosario osten, prozesiñon baxaten zan ostabere beren lekure. Bai, bai. Ta, ostantzen, gauetan gero, ba, ze esango dotsut /esangotsut/ ba? Gero berbenasn ze egoten zan, ba? suek, oin modun, suok. Baia ene! zelao irrintzi sueri! Itzelataringok! Baia buenooo! ene! ixete zan. Ta ez zan ixen ezer baia guretzat asko izen zan, ze guk ez gendun euki besterik. Oin seme "ahh oin enoa, telebisiño ikusten lotzen [...]". Ordun ez zan egon ezer, ez zan egon ezer, ezer ez zan egon. Baia etxetan armoni itzela egon zan ordun, e! Bai, bai, bai, bai. Negun ta holan bestalde bestaldekokaz berbaten ta itzelako kontuk kontaten ta, bai, itzelataringoko egoten zan. Umeri ez... asko ez oskuen igoal itxiten, ezta, ze entzuten ta holan, ez oskuen itxiten, baia beste armoni bet egoten zan, bai. Denpora txarratan ta holan, negun? itzelako izeten zan, bai. Bai, diferente, diferente oin modun.

Egilea(k): libanoaristegi@joxe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia