Legutio (Araba)

Legutio, Legutiano, Billerle...

Legutio, Legutiano, Billerle... Legutiok hainbat izen izan ditu: "Billerle", Legutio, Legutiano... Endrike Knörren aholkua jaso zuten; eta azkenean, izen ofiziala aukeratu zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-063-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Legutiok hainbat izen izan ditu: "Billerle", Legutio, Legutiano... Endrike Knörren aholkua jaso zuten; eta azkenean, izen ofiziala aukeratu zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeuek esaten dotsue Bilerle, ez? Bilerle esaten duzue?
- Gero, gero gu Billerle
- Bilerle?
- Bai.
- Bilerle, Villarreal…
- Baiña Billerle jarri aubien, gero jarri aubien… “Sancho el Sabiok”, edo ez dakit nor izen zan hemeti pasau zana, ta esan eban “que hay que”, emon bihar yakola… pribilegio bat, billa iteko, ta orduen jarri utsien “Villarreal de Álava”
- “O sea”, garai hartan zan Legutiano…
- Baiño lehenau izan zan Legutio edo Legutiano! Nik ez dakit, hor duda dauket nik zan Legutio edo Legutiano, ze udaletxean ya, pentsatu genuen, gebanien ifinteko berriz Legutiano, edo Legutio, ba etor zan… orrek, “de los” Knörr.
- Knörr, bai.
- Deitzen san Enrike edo…
- Enrike, bai, hil zana, bai…
- Hil zan, ez? Hori etor zan udaletxera, gogoratzen naz, ta esplikau uskun zelan, zelan ifinteko aldatzeko izena, ta berak pensetan bala, ba hobeto zela Legutiano, baiña gauk pentsetako edo Legutio edo Legutiano, ta ez dakit zergaiti danon arte erabaki geban ifinteko Legutiano… Ta, ta horrela, pensetan dot izengo zala… Berak pensa… Fijo ez ekien, e! Ze lehengo, lehengo kontua(k) ya galduta usen danak hemen herrian, e! Zelan udaletxea be erre in zan itxuria noizbaiten, ta hemen ez da egon lehengo konturik, herri honetan dau historia gutxi, lehendik. Baiña holan esan zuen, ez ekidxela izengo zan Legutio edo Legutiano, azkenian gelditu zan, ba Legutiano udaletxean, oin ostera aldatu daubie, ta udaletxea da, dena da Legutiano, ta herria da Legutio…
- Legutio…
- Bai.
- Eta zuek Bilerle esaten dotsue, edo esaten dezue…
- Bai, guk Billerle esaten geban beti, e! Guretzako Villarreal ez zan, Billerle! “Nora zuz?”
- Klaro, klaro, Billerlera!
- “Billerlera, nondi zatoz? Billerleti”… Bai…
- Ondo!

Egilea(k): Ignacio Carrera

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia