Nafarratetik Elosura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Nafarrateko etxea galdu zutenez, Elosun hartu zuten beste etxe bat errentan. Gerra denboran, Gregorioren etxekoek lagundutako abade zaurituak gerraostean agurrik ere ez omen zien egiten. Bilbotik itzuli eta gero, Gregorioren osaba preso hartu zuten.
- Auzoa: Nafarrate
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko apirilaren 16a
- Iraupena: 0:02:41
- Erref: LEG-006/016
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera
Transkripzioa
- Eta etxie ereiki zeuein edo?
- Ez, ez, guk… [hazi ta in gara]… hemen hau erosi giñuen, ta, beste seme bat, nire anaie hor bizi zan bertako neska bategaz ezkondu zan ta, hemen bizi giñen danok.
- A, oseake zu orduen etxe honetara etorri ziñan gerra ostian?
- Ez, ez, ez, ez, lau urtien beste etxe bat hartu [ginduen]…
- A, esan dozu, bai, esan dozu… Errentan, edo?
- Errentan.
- Eta beste etxiori be hemen Elosun edo Nafarraten?
- Gero hemen gaunkezen etxie, Nafarrateko lurrak, hemekoak, eta semie be ezkondu zan hemeko… aite ta ama hil utsiezen hareri be! Horrek horrek Martzeliño esan dogunak, aite ta ama hil utsiezen…
- “El buey” horrek?
- Arreba bategaz ezkondu, edo seme bat, alaba bategaz ezkondu zan. Ta horrek abadiorrek, hor, bitxidxe! Salbau gauk eta gero etorri giñenien Bilbotik, handi egun batzuetara, hortxe zubi… hemetik juaten giñen Legutianora, artez, atajoa egoan, ta errekie egoan hortxe behien, ta errekatik pasetako, ba zubi bet egoan, zubidxe ona eginda, ta zubidxen topo in gemen, ni handi honuntz, eta hemeti harutz bera. Ta beragaz hainbeste bider gauzak ekarten abade bateti bestera, ta meza laguntzen-ta egon, ta arpegire begitu be ez usten ein, abadiek, e!
- Zeuek han topau zeben… zeure aittek-edo topau ebena..?
- Aitek, ez! Aitek, ez! Xiprin aitek ekarri eben! Xiprin aitek ekarri eben gaure etxera!
- Eta zuek bialdu Lukura!
- Bai!
- Eta gero kasurik bez!
- Kasurik bez!
- Esker ona, e?
- Ha fasixtie zan, ta!
- Baiña fasixtie izanda be ez da…
- Bai! Orduen buf! Orduen… Orduko gauzak, zueik ez… ezta pentsau be egiten! Joder! Bueno! Ta gero osaba-ta etorri zanien, osaba Bilbotik hona, ba, egun batzuk iñ ebezen gaugez hor! Baia zortzi egun baiño lehen eroan aben ha be kartzelara! Dionision aite!
- Aita?
- Aita.
- Eta zer, euki ebein denbora asko kartzelan?
- Bai! Fua!
Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!