Legutio (Araba)

Etxeak hutsik edo erreta aurkitu zituzten

Etxeak hutsik edo erreta aurkitu zituzten <p>Osaba, lehengusua eta bera etorri ziren Bilbotik etxera behiekin. Elosuko etxea, osabarena, hutsik eta belarrez josita aurkitu zuten. Gregoriorena Nafarreten berriz, erreta. Aurreko azaroan soroetan ereindakoak ia heltzear aurkitu zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Osaba, lehengusua eta bera etorri ziren Bilbotik etxera behiekin. Elosuko etxea, osabarena, hutsik eta belarrez josita aurkitu zuten. Gregoriorena Nafarreten berriz, erreta. Aurreko azaroan soroetan ereindakoak ia heltzear aurkitu zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat lagun etorri ziñein danera, bueltan?
- Zenbat?
- Zenbat lagun zeuek, bai?
- Ba hiru etorri giñen gu orduen, bestiek Bilbon gelditu ziren, beste hiru-lau egunien ondiñon danak!
- A, Dionisio zeu eta osaba?
- Bai! Eta salbokonduktuak-eta [ataraiteko] ta etorteko!
- Ya, ya, ya… eta zelan topau zeuein etxia?
- Ba etxie, ba, lohirik eta etxie bedarrak, bedarrak… ateraiñoko bedarrak eta…
Eta gauzak ostu be ein otsuein?
- Ba, bai, ez egoen ezebe!
- Hutsik?
- Hutsik! Ta gurie erreta etxie, Nafarraten be!
- Etxia erreta, gaiñera?
- Erreta ganera! Orduan gelditu giñen hemen! Etxien, ba han ez gaunken etxerik eta, ta nauk amagaz ta naure arreba bategaz erein neuen zementidxe esaten dxako hemen…
- Zemendixa, bai.
- Zementidxa! Ta ondo erein gendun! Solo bat bakarrik gelditu zan ereiteko, orduen ereiteko sasori /sasoi hori/ ba, hara ez nintzen /enintzen/ [atrebiditzen joatzen], hor, ta gelditu zan, ta garidxek-eta erein ta gehidxao begitu bez! Jo! San Pedro egunien juan giñen Nafarratera, ea zelan ikusten dauzen, ta heltzen idxa… egoazen! Heltzen!
- A, bai, e? Oseake zuk zemendixan garixori erein, eta ya ahaztu…!
- Garidxe ta orloa ta… gauza asko ereinda!
- Ta ez zien galdu, e?
- E?
- Ez zien galdu?
- Galdu? Ederrak eguazen! Ederrak-ederrak! Ta hak balidxo izen uskuen guri asko gero, ze hemen ba, gero erraziñoa ta ez egoan ba… txusko baltz bat, txikidxe ganera, ta guri sekule ez dxakun falta ogidxe, etxien iten gendun ta, baserriko ogidxek! Haundidxek!

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia