Legutio (Araba)

Baserri batzuk urpean geratu ziren

Baserri batzuk urpean geratu ziren <p>Aita Elosukoa zuen, gaur egun Urrunagako urtegiko urak hartutako baserri batekoa. Ama, berriz, orduan Aretxabaletakoa zen Bedo&ntilde;a auzokoa zen. Lau anaia Elosun jaio ziren, baina Gregorio bera eta arreba Nafarreten. Elosuko errota eta baserri bi geratu ziren urpean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita Elosukoa zuen, gaur egun Urrunagako urtegiko urak hartutako baserri batekoa. Ama, berriz, orduan Aretxabaletakoa zen Bedoña auzokoa zen. Lau anaia Elosun jaio ziren, baina Gregorio bera eta arreba Nafarreten. Elosuko errota eta baserri bi geratu ziren urpean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ya, eta zuek etxien ganaurik ero sororik ero bazeukatzuen?
- Bai, ganau, ganau asko gauken Nafarraten be. Aitek ganaderu ona zan, ta!
- Bai?
- Bai!
- Eta zuk etxian lana eiñagatik eskolara fan barik geraketan ziñan batzutan?
- Ez!
- Ez? Eskolara beti juan ziñan? Egunero juaten ziñan?
- Egunero .
- Nunguak zien zure aita-amak?
- Aita hemekua, Elosukoa!
- Aitta, aitta Elosukoa eta Nafarratera ezkonduta?
- Bai, aite hemekua, Elosukoa zan.
- Eta ama?
- Ama, ba, horko, Aretxabaletako, Bedoña edo zelan auken izena hor… bai, hangoa zan.
- Klaro, orduan Bedoña Aretxabaleta zan, oin Mondrague da!
- Oin Mondrago, bai!
- Aretxabaletako Bedoñakua? Eta aitta zela ezkondu zan Nafarratera?
- Hemen bizi ziren lau seme, lau seme hemen Elosun auki (e)bezen, ta gero han etxe behien erosi eben etxie lurrekin ta lurre, ba, askogaz, ta hara juan ziren biziten, ta han jaio gintzen beste… nire arreba bat, eta neu.
- Sei danera hazi ziñein?
- Bai, xei hemen Elosun, hemekoa zan bera, hemen jaiotakoa, Elosun! Aite!
- Etxe honetan?
- Ez, hor behien egoan baserri bat, urek hartu dau. Baserridxe, ederra baserridxe!
- Orduen, Gregorio eta beste bat Nafarraten. Orduen, Elosuko baserrixek pe geratu zien urpeian, e?
- Bai!
- Asko?
- Ez, errotie, haxe baserridxe, bi, ta beste be bat, hor, Garraztegi esate guntsen etxe bat, hiru!

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia