Etxera ezkondu behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-047-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: ARR-047/009
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Baiña niri erakutsi ustien txiki-txikittatik ibiltten da esan nutsien. Da gero gurien (amandrie gauken) da harek ba dirue hainbeste (gordetan?) auiela kontrebuziñuek eta, da betik: “bai, hainbeste eta eztakit zer”. Eta nik betik gutxiao esaten nutsien. Eta betik esaten ustien: “Zelan konponketan za?”, “Zetako esangotsat ba hainbeste kobrau daubiela, disgustue emuteko? Eta esan gutxiao eta hor konpon, eta pozik geraketan zan.
-Danok pozik.
-Danok pozik. Eta nik esaten nutsen ba (guzurra be) noxien behin esan ein biheko da, bestela beti: “ene!, hainbeste eztakit zer”, baiña nik hamabi urterako kontrebuziñuek, etxeko asunto dana neure kontu itxi istien, e. Da hamabi urteaz,e, neskatillatxue horrek danok eitten, e. Txiki-txikittatik.
-Zuk etxetik kanpo ez...
-Ez, ez, ez. Etxetik kanpo enaz ibilli. Eztotsut ba esan etxian, bizi guztian baserrixen lanian, aittajauna-amandriak, aitta-amak danak neure kontu hemen gero. Etxetik ni hemendik enaz ibilli iñun.
-Zenbat urtekin ezkondu ziñan?
-Hogeta hirugaz. Nik esan nauenien ezkonduta kalerako, aitta ta ama (...) negar baten. Azkenien ba etxien geratu bihar.
-Bazeukazun gogua kalera joateko?
-A, bai, bai, nik esan nutsien: “Bizi guztien lanien errebentetan hemen eta ze pentsau dozue ba?” Eta ez aubien gure. Eta azkenien ba etxien geratu bihar. Iñok ez auen gura, anaiek be ez auen gure, iñok be ez. Eta esan nutsien: “nire kontura oiñ danok hemen?”
-Eta halaxe?
-Ba bai, eta bertan segi.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!