Eskoriatza (Gipuzkoa)

Abereen zaintza lanak; baserriko lanak. Lehenagoko bizimodua nolakoa; aldaketak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Abereen zaintza lanak. Lehenago ez ziren abereak horrenbeste zaintzen. Bizimodu gogorra baserrietan. Lan asko baina diru oso gutxi. Oraingo bizimodua, hobea. Laietan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Behixek be, lehen esan dodana, jare ein, lasto apur bat edo arbixe-edo emun ta hortik ziher [...]. Baiña illunkaran etorten zien ganauek. Ez dakit arbixa jateko edo zeatik, illunkaran etorri eitten zien.
- Bai, bai. Ordua zainttu!
- Bai, baiñe... hor basuen piñurik eta [ezer ez auela...], janda etorten zien, e! Sikue. Baiña errapie be sikua. Ta gero ekin zan jentie ondo gobernau ganauek, eta esnie kalera eruen ta horreik lanok eitten ekin zan gero politto-politto. Baiña aurretik, arbixe ta lastue emuten [jaten] ta soltaten zienien kataietik "echando poñetas" faten zien ganauak basora. Ta eurek etorri eitten zien. [Niri] pentsetan jat haxe arbixe edo lastue jateko intenziñue eukiko euela edo. Bai, errapian, errapian... Txahala ein barrin batek. Lapikun bateaz faten bazan be esne apurren bat batuko [...]. Nik esne... Mutiko-denporan, gaztaiñek; goguan dauket gaztaiñek eta saldie zela jaten gittuen. Esnia jateko amorraketan. Baiña gero ekin zan. Gero ganauek gobernau ta ekin zan jentie kalera esnie saltzen ta holaxe. Lehenauko bizimodue. Esaten da oin be kejak, baiña lehenauko bizimodue... Lehenauko bizimodue be... [lanai heldu bihar jakona zerbait]. Zera, laminaziñoko hautsetan ez, baiña lan asko eitten zan gero baserrixen. Asko lana, asko! Aitte-amak edo ibili ezkero, ta mutikuok edo neskatilla-mutikuok eskolara ta fabrikara, bien. Baiña danak etxien be, zerak, neskatilla-mutikuek be, ta ezebez. Danondako lana ta dirurik, dirurik ez zan iñundik be ikusten. Danondako lana! Neskatilla-mutikuok eta danok lanien, baiña dirurik ezin izaten zan topau. Nik ez dakit nork [jauken]; aberatsak euken gordeta diruoi edo... Hamen diruik ez zan argiketan. Oin be, oin be kejak. Oin be kejak, baiña oingo moduen ez zan lehen orduen [bizitten]. Laixe ta lehen esan dittuun kontuek, laixetan-ta eitten zanien ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia