Eskoriatza (Gipuzkoa)

Gaztainadiak; toponimia. Gaztainaren garrantzia baserrietako elikaduran

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaztainak. Lehenago nahikoa gaztaina janda daude. Gaztaina egosiak, erreak. Inguru egokia gaztainatara joateko. Toponimia. Gaztainadien jabetza.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Harrezkero ez dou jan be ein be...
- Holako gaztaiña apur batzuk ekarten dittue, baiñe nik esaten dotsiet ni nahikue lehen janda naola ta...
- Ez daue ekarten, e.
- [...] nik lehen nauela gaztaiñak janda. Ni ez naz izen gaztaiña zalie. [Bueno]... Ama gurien gizendu... ba, bentaja eitten [...] gizendu letxe eitten zan gaztaiña egosixaz. Gaiñera, erriaz be ez zan gustora gelditten. Hagiñik be ez eban eukiko bihar dan moduan edo ez dakit ze esan be. Behintzat [errian] ekitten zanian ez zan gustora geretan ama. Baiñe...
- Han [...] Arantzazurako bidien badao gaztaiña banaka batzuk?
- Bai, bai...
- Banakak egongo die. Banakak egongo die hor be. Bai, egongo die.
- Oin kazarixak-eta batzen dittue. Kazari ta...
- Basarrittarrak ez daukie astirik.
- Ez, ba.
- Danak lanien...
- Bueno, astixa euki, euki... Baiña lehen besteko... apreziau ez da eitten oin. Lehen besterik ez euen ta!
- Gaztaiñak, gaiñera... Gure basue zakarra izeten zan, gaiñera. Honek eta... Honek, ostera, parajeik onen-onenetan gaztaiña batabat baeuan Txarralden. Gaztaiñak sartzen zittuen, ta han, hareaz gaztaiñiaz --iñon terrenuan hartu...-- berak aginketan auen gaztaiñiaz. Batebat baeuen Txarralden, behintzat, hor. Akordetan naz, Txarraldeko gaztaiñak egoten zien geurien be bai ta leku askotan. Baeuen batenbat aprobetxetan zana eta ha gaztaiñie, iñon terrenuen egonaatik, berak aprobetxetan auen. Berak aprobetxetan auen. Oin ez, oin ez dao hori, baiña orduen behintzat sartzen euenak... [...] ni akordetan naz Txarraldeko gaztaiñia... "Haura Txarraldekua dok! Eta bestie be Txarraldekue dok. Eta ha bestie? Ha bestie Arroa(ga)nekue dok". Gaztaiñak iñon terrenuan.
- Bai, bai. Neuk be entzunda dakot hola, e!
- Bai, iñon terrenuan.
- Bai, hola... papeletan, eskritturatan-ta, ba, terrenuen zera eta bi edo hiru gaztaiña halako terrenotan, iñona izanda be.
- Bai, bai... Geurien be, geure terrenuen be bai, ta "Hau? Hau Txarraldekua dok. Bestie? Hori gaztañioi Okarantzakua dok. Ta ha bestie...", baiña iñon terrenuan, e, danak! Gehixenak, e! Bueno, noberanien be bai, baiñe kanpo librian batenbat baeuen orduen, ba... behintzet lana ein gura auenak edo aprobetxetan auenak behintzet. Ta gaztaiñek, bai, bai, gaztaiñioi... Urte erdi pasetan gauen gaztaiñak jaten. Urte erdi, e! Gaztaiñak? Afari merkiek eitten zien: gaztaiñie ta saldia eran ta ohera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia