Aramaio (Araba)

Auzolanarekin batera ezkutatu mendibideak

Auzolanarekin batera ezkutatu mendibideak Seme bat hil zitzaionean, ganadu guztiak kendu zituen. Zordanbideak auzolanean zaindu eta konpontzen ziren garai batean, lorrean. Gaur egun mendibideak ez dira zaintzen, Araban behintzat. Otxandio aldean ordea, mendibideok oso ondo zainduta omen daude.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Seme bat hil zitzaionean, ganadu guztiak kendu zituen. Zordanbideak auzolanean zaindu eta konpontzen ziren garai batean, lorrean. Gaur egun mendibideak ez dira zaintzen, Araban behintzat. Otxandio aldean ordea, mendibideok oso ondo zainduta omen daude.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Oin badakotzu bape ganaurik?
-Ez, ez, ez. Haxe semia hil zanien kendu nittun danak. Danak, radikalmente. Emun notsan horri ta fuera. Besterik ezebez. Ta oin bizi.
-Lehen komentau dozu zela, nahiz ta zu jaixo aurretik izan, zela iñ eueiñ hori argi-errotiori auzolanian eta hiru auzoen artien. Beste lan batzuk be ingozien ba orduen auzolanien, ezta? Zuk zeuk ezagutuko zittun auzolaneko lanak.
- Baitta neu ibilli be bai. Por ejenplo honeik zelan esango dotsut, hemengo kamiñuok lehenau zordan-bidiak esaten dienak, hainbat.
-Zela, ze bide?
-Zordan-bidiak.
-Zordan-bidiak?
-Zordan-bidiena, ba bidia danona, partikularra ez, zordan bidia. Kasu baten esaten dotsut, hemen Azkuagan sartu, eta hor dago bide bat Kurtzetatik zerera. Orduen kamiñoz iriek eta danak burdixan ekarten zien, ganauendako ta, satsa itteko ta. Ta orduen iriek be eskuz ebagitten zien; gero hasi zien guadañiez ebagitten. Eta horreik bidiok eta itten zien, arregleten zien lorrien, lorra esaten gotsen. Lorriek urtien itten euien egun bat auzo danari deittu ta rra! Juntau ta atxurrakin zuluak tapau, arekak atara eta arregletan.
-Lorrian?
-Lorrian. Lehenau holaxe arregletan zien bidiak eta danak.
-Orduen auzolana baiño lorrien?
-Bai, auzolanak die baiña lorre, lorra esaten otsien. Kostunbre bat geukien, lorra, lor-lanak, baiña auzolanak die horreik, auzolanak, baiña bidiak arregletako zerak. Oin eztau inok be arregletan.
-Oin Diputaziñuak.
-Diputaziñuek?
-A, basokuak iñok be ez.
-Diputaziñuek zordan-bidiek?
-Ahuntzak be pasau ezinka.
-Nik, e, ni asko ibilitta nau, e? Nik gauza bat esango dotsut, e? Nik asko ibilitta nau, mendixen, e? Ta mendiko bidietan. Baiña nik gauza bat, penagarrixa da Eskoriatzatik, Asentziotik zeretik Gatzaga Gaiñera. Gatzaga Gaiña badakitzu nun dauen, e? Hemendik jaoiten zien bidiek; hartu motorrakin eta zerakin, danak apurtu ta, basotik ibilli be besterik iñobe ezin ibilli. Ta eztaukie arregletako… enkanbio hemen dau Bixkai partien, Otxandixotik hasi, hemen zeretan bai? Hemen zerak, eta hor daz bidiek arreglaute kategorixaz. Ta hemen ez, hemen Arabako zerien, hemengo aiuntamientuetan eztau dirurik edo eztaue zerketan edo eztaue afeziñorik.
-Eta auzolanik bez.
-Eta auzolanik bez. Daz de pena, de pena daz horreik.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia