Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Baserritik kalera lanera; Eskoriatzara bizikletan

Baserritik kalera lanera; Eskoriatzara bizikletan Lantegi garrantzitsuak inguruan. Mutil gazteak basoan lan egiten zuten sarritan, egurra ateratzen... Baita harrobietan ere. Orduan oraindik ez zegoen kooperatibarik. Bizikletan joaten ziren Eskoriatzara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-009-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lantegi garrantzitsuak inguruan. Mutil gazteak basoan lan egiten zuten sarritan, egurra ateratzen... Baita harrobietan ere. Orduan oraindik ez zegoen kooperatibarik. Bizikletan joaten ziren Eskoriatzara.

Transkripzioa

- Eta, esan dozu hori, fabrikara mutillak Eskoriatzara-eta, orduan, koperatibak, ez? Izango zian ya…
- Ez, gutxiao zan orduan koperatibak, e? Gutxi.
- Ta zeintzuk zian orduan fabrika… eztakit, hemendik-eta nora juaten zian?
- Ba, bueno, bi anai ibili nittuen Alzan, Eskoriatzan, urte askuen. Bat hau da. Hau ibili zan fabrikara baiño lehenau, ibili zan mendixan egurra ebaten, ibili zan kanteran, lehen esan dotsutena, harrixak ataten… danetatik, danetatik! Bai.
- Orduan, koperatibak baiño lehenau, klaro, beste fabrika batzuk zeren Eskoriatzan?
- Bai, bai, bai.
- Eta hemendikan hara juateko, zelan? Oiñaz edo…?
- Eskoriatzara fateko?
- Bai. Bizikletan? Edo…?
- Bizikletan, bizikletan. Orduen ez abillen kotxeik oingo moduen, orduen, bizikletan. Bai, bai, ta bizikletia ekenak… Eta gero, ba…
- Dotore, ez?
- Eta gero ifini zan motorra. Uuui, gero motorra! “Que lujo! Que lujo”!
- Orduan, hemendik hara, bizikletan. Eta zer juango zien, gero igual kuadrillak, ez?
- Bueno.
- Eztakit, bat baiño gehixao edo…
- Bai, bai, klaro.
- Juntauko zian batzuk eta…
- Baiña, ba, bueno, ahal auenak ahal auen tokira faten zan! “A sacar la vida”!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia