Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Baserritik bizimodua ateratzea oso zaila; kanpora lanera irten beharra

Baserritik bizimodua ateratzea oso zaila; kanpora lanera irten beharra <p>Familia handiak baserri gehienetan. Kasu askotan seme-alabak morroi, neskame... joan behar izaten ziren. Anaia, morroi joandakoa 9 urterekin. Bestela ere, lantegi edo harrobietan lanean hasi behar izaten ziren, ahal zen moduan. Zaila izaten zen bertako baserrietatik bizimodua ateratzea. Garia, artoa... ereiten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-009-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Familia handiak baserri gehienetan. Kasu askotan seme-alabak morroi, neskame... joan behar izaten ziren. Anaia, morroi joandakoa 9 urterekin. Bestela ere, lantegi edo harrobietan lanean hasi behar izaten ziren, ahal zen moduan. Zaila izaten zen bertako baserrietatik bizimodua ateratzea. Garia, artoa... ereiten ziren.

Transkripzioa

- Esan dozu familixa haundixa izan zariela zuek, ez? Lehenao basarrixetan normala izaten zan, ez? 6-8 eta hortik gora…?
- Bai, gutxiaokuak be bai, baiña gu asko izan giñan.
- Eta gerora, basarrixan lan asko egongo zan umetan be bai? Gero seme-alabak, eztakit, bihar bada zeure sasoian ez, baiña aurrekuak, zer izaten zan asko, morroi juatia? Edo kriada juatia?
- Nire anaiak, por ejenplo, esan gura dozu?
- Bai, edo igual zure gurasuen sasoian, eztakit, igual anaian sasoian ya ez horrenbeste …
- Bai, hau 9 urtekin morroi fanda dau. Auen, kalro. Eta besta batzuk, ba, bueno, fabrikan, ahal zan moduen, edo kantaratan. Kanteria badakitzu, harrixak [etaraten] zana, klaro.
- Eta fabrikara, orduan, juaten zian ya mutillak?
- Bai.
- Hemen gatz-fabrikara edo nora?
- Eskoriatzara edo Mondrauera edo… hemen batzuk gatz-fabrikara be bai. Ahal zan tokira.
- Orduan, zeure denporarako ya mutillak-eta fabrikarako jokeria zeken, ez? Basarrittik bizimodua atara biharrian…
- Eske hemengo basarrixak ez auen emuten… ez auen emuten, holan, famelixia aurrera atateko.
- Terreno txikixak edo…?
- Klaro.
- Edo aldapa asko edo zegaittik?
- Dana, dana. Lo que pasa que, klaro, ereitten zan garixa, ereitten zan artua, e? Por ejenplo, ereitten zan garixa eta gero joten zauen errotan eta ya urte guztiko, e… ogixa, etxien itten zauen, urunagaz, jota. Ogixa, ba, astian behin edo itten zauen, ezta?
- Bai, hori ze izaten zan labako sua edo…?
- Hori da, hori da.
- Orduan garixa inportantia izango zan, ez? Urte guztirako ogi hori…
- Honbre, ba, bai.
- Eta gero kanpotik jornalen bat etortzen zan eta…
- Honbre, betik, e… betik ayudan bat biher zan, ze garixakin bakarrik ez auen…
- Bai, beti hartzen da edo patatia dala edo… ez? Basarriko gauzak …
- Klaro, klaro. Bai, bai, patatia be bai… Bai, bai, basarriko gauzak, klaro, etxerako gauzak, hartzen zien: patatia, artua… Bueno, artua jeneralian gehixau izeten zan oilluandako edo… en fin. Eta bueno, ba, noixik behiñien ogixa itten zanian, itten zan artua, e? Artua, “la borona” esaten jakona, eztakit ikusitta dakotzun ferixatan ta…
- Bai, zapal hau horixa dana?
- Horixa, hori da! Hori be bai itten zan.
- Eta hori ze izaten zan? Gosaltzeko edo armozurako edo…?
- Klaro, klaro, klaro.
- Orduan, ogi normalakin batera edo…? Artua be itten zan labako suan?
- Bai, bai, artua, oseake… garixena ez, urunakin itten zauen ogixa eta artuenakin itten zauen artua, artopilla esaten jakona.
- Artopilla.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia