Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Ingurua zeharo aldatu da: basoak, lursailak...

Ingurua zeharo aldatu da: basoak, lursailak... Ez da erraza bertako baserrietatik bizimodua ateratzea. Hala ere, ez da baserririk galdu. Ingurua asko aldatu da: orain pinudi asko dago; lehenago soroak ziren lursail gehienak. Zelai batzuk ere bazeuden, baina gutxi. Basoetan, pagadiak nagusi.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-009-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ez da erraza bertako baserrietatik bizimodua ateratzea. Hala ere, ez da baserririk galdu. Ingurua asko aldatu da: orain pinudi asko dago; lehenago soroak ziren lursail gehienak. Zelai batzuk ere bazeuden, baina gutxi. Basoetan, pagadiak nagusi.

Transkripzioa

- Esan dozu basarri hauek ez diala, holan, bizimodua errez ataratzeko. Galdu ein dira hamen basarrixak, hamen inguruan? Asko aldatu da? Ez dakit, ba, igual lehen basarri asko zeren eta oin batzuk ya lagata…
- Eske hemen daozen basarri ya gehixen-gehixenak ya labratia itxitta dao, ya kasik, esateko, danak. Esateko, kasi danak.
- Baiña galduta, basarrixa jausitta edo abandonauta edo…?
- Bueno, ez, ez, ez, baserrixak ondion danak dauz kasik, bueno, […] kasik danetan bizi die, jentia. Bai, bai, bai. Eta hori esan dotenori be arreglau ein daue. Oin bizi ez diena be, etorten die, ba, asteburutan edo zerien baiña… arreglauta txulo dau. Baiña, bestela, bizi danetan.
- Orduan ez da geratu, ez, […] hutsik edo…?
- Ez, holan, arruinauta moduen esan gura dozu? Ez, ez, ez.
- Ez dakit, zure akorduan ingurua zelakua zan lehen? Zu umia edo gaztetxua ziñala, ez dakit, asko aldatu da? Basarrixak bardin jarraitzen dabe, baiña basuak eta paisajia diferentia zan?
- "Lo que pasa que", piñua gehixao ikusten da oin nire txikittan baiño; fan zan denpora baten piñua, piñua sartzen, piñua sartzen. Baiña, bestela, ba, bueno…
- Orduan, zeure ume-denboran ze izango zan gehixao? Zelaixak, ez? Berdia, labraua…?
- Labrautakua gehixau. Oin dau zelaixa gehixau. Labrautakuak, labrautakuak, bai, bai.
- Eta basuak ze ziran orduan? Ez dakit, pagua edo…?
- Pagua, pagua, bai. Baeozen piñuak be, e? Bai, bai, baeozen piñuak be, baiña pagua gehixena.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia