Berastegi (Gipuzkoa)

Umetan egindako lanak

Umetan egindako lanak <p>12 urterekin berak egiten zuen ogia baserri batean. Beste baserri batean, trukean alpargata pare bat ematen zioten. Behi asko zeuden han, eta bi morroi gehiago, eta gerora neskameak. Lan asko egin zuen han.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-009-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

12 urterekin berak egiten zuen ogia baserri batean. Beste baserri batean, trukean alpargata pare bat ematen zioten. Behi asko zeuden han, eta bi morroi gehiago, eta gerora neskameak. Lan asko egin zuen han.

Transkripzioa

- Urtek ez zazkit goatzen, baiño beste etxe batera joan, ta ez dakit hamabi urte edo zenbat izango nittun nik, ogie nik itten nun hara joanda: etxen erre, han labea bazuen, ogie etxen neronek ogie egin, erre ta jateko ta… Holako komeria asko buff! Gero hemen beste baserri batera ya hoi pixko bat geroxeo, baiño gazteik, oso gazteik. Hor alpargata pare bat ematen baldin bazizuen noizbaiten hausten zirenen janzteko, besteik gabe, baiño etxe hortan beatzi behi zien e! Beatzi behi ta zezena ezta? Ta beste… Hor morroiak zien ordun, bi morroi euki zittuen bizkaitarrak… Alfonso ta Boni ziela uste det, ta ni haiekin baten eoundu nintzen, ta haik alde in zuen, geo ni bakarrik, ta neskame bat hartu zuen, ez dakit ordurako hor zan eo ta zenbat lan eitten gendun neska, oaindik bizi da neska, Serafina. Neska gaixo horrek eta biok hamaika lan egin gendun…

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia