Baztan (Nafarroa)

Gerra ondoan familia guztiak estu bizi ziren

Gerra ondoan familia guztiak estu bizi ziren <p>Ia denak maizterrak zirenez, oso justu bizi ziren familiak. Gerra inguru hartan mandatuak egitera bidaltzen zuten bera. Errazionamendu kartila, txartelak... Etxalde handietako familiak ere nahikoa lan zuten bizitzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAZ-003-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ia denak maizterrak zirenez, oso justu bizi ziren familiak. Gerra inguru hartan mandatuak egitera bidaltzen zuten bera. Errazionamendu kartila, txartelak... Etxalde handietako familiak ere nahikoa lan zuten bizitzeko.

Transkripzioa

Baiño ez zagon bizitzeko. Zagon… denak gaizki bizi ginen hemen. Gu maizterrak ginelakotz, eta maizter ttikiek gainera, eta maizter haundiogoak ere, gaizki, eta baita ere etxalde haundietakoak ere, ez ziren soberarik ongi. Zergatik, oroitzen naiz, mixeriarik ez dut ikusi nik etxean, zergatik aitak ekartzen zuen dirue, kanpoan irabazi eta ekartzen zuen sosa. Orduen, erran dezaket, zerbaiten… suertatu zen, gainera, gerrako denbora hure zela. Nik bederatzi urte eta orduen hasi zen mila bederatzirehun ta hogeita hamaseian gerra. Eta bueno, guri uzten zaguten mandatuak egitera ta botiketara. Eta bueno, orduen zagon gainera, “razionamiento” deitzen zeneko bat, denak neurtuak ematen zuzten gauzak, eta halako kartilla bat ere baginuen; han anotatzen zuzten ze ematen zuten ta denak. Dirurik ere ez zagon, karton batzuk eginik “vale por tanto” ta hola ziren, […]. Baiño erran nahi dutena da, gu maixterrak eta pobreak [ere] izateko, gu beti aita ta amak beren diruekin igortzen zakuten botikara patzeko. En kanbio, etxalde haundi hoiek, hoiek ez zuten, hoiek liburuan apuntatzen zuten, ta zertaz? dirurik ez zutelakotz. Saltzen zituztelarik /saltzentzuztelaik/ zerrikumeak —igual, badakizu, zortzi-hamar zerrikume-ta izaten ziren zerri-urde ama batetik— eta hek saltzen zituztelaik, orduen egiten zuten kontue. Edo aratxe bat saldu zutela edo… orduen gaten ziren kontua atera… o sea, erran nahi dut, irudi zutenak jende inderrekoak, etxalde haundietakoak ziela, hek ere nahiko lanekin bizi zirela. Eta bueno...

Egilea(k): Manex Egaña (Hernani BHI) , Julen Mazon (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia