Berastegi (Gipuzkoa)

Eskolako giroa

Eskolako giroa <p>Eskolara askotan joaten zen taloa lurreko suan eginda. Lurreko sua nolakoa zen azaltzen du. Eskolara joaten zirenean, <em>Cara al Sol</em> abestu behar izaten zuten. Klasean ikasle gehiegi zeuden. Gerraostean hasi zen eskolan. Fundamentu gutxirekin joan zen eskolara, etxeko arazoengatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara askotan joaten zen taloa lurreko suan eginda. Lurreko sua nolakoa zen azaltzen du. Eskolara joaten zirenean, Cara al Sol abestu behar izaten zuten. Klasean ikasle gehiegi zeuden. Gerraostean hasi zen eskolan. Fundamentu gutxirekin joan zen eskolara, etxeko arazoengatik.

Transkripzioa

- Ni askotan joan nintzen eskolaa taloa neonekin, zortzi-bedeatzi urtetako kontua esaten dizut e? Taloa neonekin, erre, lurreko sue, lurreko sue ez zendun ikusi egingo zuk segur asko, lurreko su baten, hantxe hautsetan pixko bat zikindu ta…
- Lurrean sua einda?
- Bai, sue zan bere tximinikin ta bere...
- Baiño hori etxean.
- Etxen.
- Zuek sukaldean zeukazuen sua lurrean?
- Bai, lurrekoa bai, ta han taloak erre puska emateko beste jan. Esnea izaten gendun baizik hoixe, esnea bai, ta eskolaa eo ahal zan tokia, bueno… Ba komeria baten ibiltzen […] gu txikitan. Eskola joaten giñenean ere, orduko eskola zan, eskolaa joan ta lehendabiziko 'Cara al Sol' kantatzen. Ta orduko zeak, eta igual berrogeita hamar ume igual o berrogei o, dena batera eskola…
- Neska ta mutil denak batera?
- Neska-mutil ez gendun eskolik. Ikasi gendun pixke, bueno...
- Klaro, ze zu eskolan hasiko ziñan gerraostean, ezta?
- Bai ba, bai ba, bai ba. Sei urte baiño leheno iñor ez zan joaten gaiñea, geo, geo hasi zan. Ta geo aitte hil eta geratu giñan iñorre gabe eta ezerre gabe, fulamenturik gabe, ta hortxe…
- Eskolara gutxi.
- Gu eskolaa oso gutxi, eskolaa gutxi, esaten diet oain, hodi esaten diet nik semei ta “zuek, zuek bezela eskolaa izan banu nik modua joateko abogadu izango nindduen”. Matematikatan dana oso aisa aitzen nintzen, bai, bai.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia