Elgoibar (Gipuzkoa)

San Lorentzon bazegoen eskola, baina bera ez zen joan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-008-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ez zen eskolara joan baserrian lagundu behar izaten zuelako, baina auzoko emakume batekin doktrina ikasi zuen. Baserrietan egoten ziren eskolak. San Lorentzon kanpotik etorritako irakasle bat egon zen.

Transkripzioa

- Zu jun al ziñan eskolara?
- Ez maitie, ez nitzen juan.
- Ez, ezta?
- Iñora, iñora ez giñan ni jun. Batzuk jun zien, baiña… ez zien allegauko aitta ta ama edo… behintzat ni ez nitzen juan eskolara.
- Zu eskolara ez ziñan jun.
- Auzuan zan andra zahartxo bat ta hantxe ikesi naben hori, doktriñia.
- A bai, erlijiua ta dotriñia.
- Besterikan nik ezer ez dakit.
- Eta zuk gogoratzen dittuzu Elgoibarren eskolak? Zu gogoratzen zea eskoletaz, nahiz ta zu ez jun?
- Bai. San Lorentzon egoten zan ta…
- San Lorentzon bazeuden?
- Bai, ta [Kurutzetan] ere bai ta holakotxe leku batzuetan egoten zan baserrixetan eskolak. Ba, gure modukuak jutekuak, baiña ni ez nitzen juen. San Lorentzon, San Lorentzon ezautu naben kastellano bat egon zan, kastellano txiki bat.
- Maisu bat?
- Bai, maisu bat. Baiña nere lagunak juaten zien, baiña ni…
- Eta kanpotikan etorrittakua?
-Bai, bai, nundik ez dakit, baiña kanpotik etorrittakua bai.
- Eta eskolan neskak eta mutillak, ba, aparte ibiltzen zian, ezta?
- Ez. Ganbara bat [egoten zan], ganbara bat [hamen]… Oin, ez dakit aparte egoten zian, baiña leku baten…
- Bai, danak leku baten?
- Bai, bai, bai.
- Danak elkarrekin? Sallobenten, ezta?
- [Ganbarape] baten.
- Sallobenten danak, ganbara baten…
- Bai.
- Danak sartzen zittuzten han?
- Bai, neska-koskor eta mutikoskor, danak leku baten egoten zien.
- Eta ze juten zian eskolara, goizian, arratsaldian…?
- Bixetan, danien.
- Danian, ezta?
- Oiñ, orduak ez dakit.
- Ya.
- Baiña goizien eta eguardiko hamabixak arte eta gero, arratsaldien berriz. [Bietan, bietan].
- Oso ondo. Ta oporrak eukitzen zittuzten?
- Harek?
- Eskolara juten zianak?
- Harek bai. Harek txikixek, baiña nik haundixek eukitzen [neban] oporrak.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia