Elgoibar (Gipuzkoa)

Orduko eskolako kontuak: zigorrak, txangorik ez

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Batzuetan eskolara joan beharrean perretxikotara edo manzanilatara joaten ziren eta gero irakasleak zigortu egiten zituen. Anaia eta arreba joan ziren eskolara eta bazituzten liburuak ere. Uniformerik ez zuten erabiltzen. Orduan ez zuten txangorik egiten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baten batek, eskolara ez bazan juten, baten batek piper edo eitten baldin bazaban, maixuak eta ze?
-Kastigua ematen ziuen. Hala esaten zaben behintzat. Edo perretxiko batzera juten ziala edo mantzanilla batzera juten… bestela, jolasera igual, harei kastigua.
- Klaro, harek juten zian perretxikota ta mantzanillata ta eskola laga.
- Eskolara jai!
- Eskola jai eta gero, maixuak bronkia bota.
- Hoixe ba, hoixe ba.
- Zure anai-arreban batzuk jun zian eskola?
- Bai. Anaia ta arreba, bixek juen zien. Holako liburu batzuk ematen ziuezen, baiña kaso gitxi harei.
- Uniformia eramaten al zeben?
- Ez, ez, ez.
- Ez, normal juten zian.
- [Daon bezela]. Txukun jun bihar ahal danetik, baiña uniformerik ez.
- Ya.
- Ez, ez, ez.
- Eta eurak eskola juten zianian, eskolara, han ikasi ta liburuetatik aparte, juten zian maixuakin, igual, mendira o eskursiora?
- Ez, ez, ez. Ordun ez zan holakorikan.
- Oso ondo.
- Orduan, behintzat, San Lorenzokuak ez zian juaten iñora.
- Edarki.
- Nere anai-arrebak hara juaten zian, ta nik hango berri dakit, e? Baiña ez zien juaten eskursiora ta hola. Orduan ez zan.
- Ez zan eitten…
- Orduan lana bakarrikan.
- Lana bai, baserrixan lan asko zauan gaiñera, ezta?
- Oiñ´e bai, ein nahi dabenantzako.
- Baitta hori ere, egixa da.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia