Azkoitia (Gipuzkoa)

Martirietako eskola

Martirietako eskola Maistrak zein izan zituen azaltzen du. Eskolan neskak eta mutilak denak batera ibiltzen ziren. Lehenengo komunioa ere han egin zuen 6-7 urterekin. Lehen orain baino gehiago erakusten zen errezatzen eskoletan. Kalera joan zenean, Miserikordiako mojekin ikasi zuen. Han ere doktrina dezente irakatsi zieten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Maistrak zein izan zituen azaltzen du. Eskolan neskak eta mutilak denak batera ibiltzen ziren. Lehenengo komunioa ere han egin zuen 6-7 urterekin. Lehen orain baino gehiago erakusten zen errezatzen eskoletan. Kalera joan zenean, Miserikordiako mojekin ikasi zuen. Han ere doktrina dezente irakatsi zieten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nungo maestrak zenuen?
-Han bertako alabak. Juli eta Mari izen nittun nik maestrak. Haiek zien han Sankristauko bertako alabak. Oingo sankristau horren baiño aurretik egon zan familiena. Oingo sankristau hori baiño leheno beste famili bat egon tzan. Ta haure, alde ein tzun azkena gerau zanak eta haura famili haure gastau ein zan. Gero hori etorri zan, andriekin eta bere familiakin zera in zun, hartu zun hori, eta horren aurretik egon tzan familieko alabak zien, gu maistra euki giñuzenak.
-Bertakok?
-Bai, bertako alabak. Martiritten bertako alabak.
-Eta eskolara neska ta mutil denak elkarrekin.
-Danak batea neska ta mutil. Ta komuniyue re haintxe ein gendun, komuniyue ein nunien-da ni haintxe negon. Ordun xei urtetik zazpi urtera uste-et itten zala lelengo komuniyue, ta haintxe geunden-da. Erakutsi ba... Don Benigno izen zan gu han geunden epokan hango abadia, eta bearek iguel elizeko kontun batzuk ero zeoze baiña. Gero oin baiño gehio errezatzen-da holako kontuten, oin baiño gehio erakusten zen ordun eskolatan e. Oiñ holako gauzaik ezta erakusten baiña ordun erakusten ziguen.
-Maestrak?
-Maestrak. Bertan zeudenak. Ta igual egongo giñen bost urten diferentzikuk baiña danok batea. Neskak eta mutillak.
-Ze ikasten zenuen, dotriña?
-Ba haintxe ikixten zana. Ta geo kalea etorri nntzenien, Mixerikordie esaten giñen guk, oin Residentzie esaten zako monja hoiei, Residenziko monjak esaten zate, baiña ordun Mixerikordiko monjak esaten ziten residenzi bezela zeon itxe hari, eta haiek eskolia ematen zeen monja haiek, eta haiek dotriñie guri ematen ziguen. Monjak zien, elizkoiek eta gauzak zien, eta dotriñie haiek e ematen ziguen guri.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia