Azkoitia (Gipuzkoa)

Martirietako gau-eskolak

Martirietako gau-eskolak <p>Martirietan beste eskola batzuk bazeuden. Han kanpoko maistrak egoten ziren: apopilo egoten ziren, eta gau-eskolak ematen zituzten. Candida gau-eskolara zergatik ez zen inoiz joan azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Martirietan beste eskola batzuk bazeuden. Han kanpoko maistrak egoten ziren: apopilo egoten ziren, eta gau-eskolak ematen zituzten. Candida gau-eskolara zergatik ez zen inoiz joan azaltzen du.

Transkripzioa

-Martiritten beste eskolan bat ere bazan, ezta?
-Beste eskolia?
-Baserrin baten ez al zan eskola ematen baita ere?
-Bueno, Munukuan-ta ere [...] Gero hoietan gero hasi zien maestrak kanpokuak etortzen, eta kanpoko maestra hoiek hoietan egoten zin apopillo bezela o bertan hartute egoteko tokiya. Eta geo haiek ordun eskola bezela gau-eskolak eo ematen zittuen haiek. Gau-eskolak eo, ez hola eskola. Maartiitan ematen zen eskola zea hori eta igual gero han beraiek zeuden etxien gau-eskolie o ipintzen zeen. Irabazteagatiken ero izengo zan haura.
-Zu sekula joan zinen gau-eskolara?
-Ez, ez nitzen /enitzen/ behiñ´e jun. Geo gure etxetiken puxkat aparte´re bazeuden etxe hoiek eta gabien jun ber-ta, hau ta hori ta bestie, ta gero nere anaie´re ni baiño zarraua kalera etortzen zan eta hari ez zikon /etzikon/ interesatzen gabeko hango eskolara jutie eta ni neu´re ez ez nitzen jun gaueko eskola hoietaa behiñ´e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia