Azkoitia (Gipuzkoa)

Eskolako diziplina

Eskolako diziplina <p>Maisu-maistren diziplinari buruz hitz egiten du: bera ez du inoiz haietako inork jo, eta ez du beste inor jotzen dutenik ikusi; baina esaten zen oso gaiztoak zirela, eta zigor gogorrak jartzen zituztela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-041-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maisu-maistren diziplinari buruz hitz egiten du: bera ez du inoiz haietako inork jo, eta ez du beste inor jotzen dutenik ikusi; baina esaten zen oso gaiztoak zirela, eta zigor gogorrak jartzen zituztela.

Transkripzioa

-Ze izaten zan, diziplina haundie eskolan?
-Neretzako ez zien /etzien/ izen txarrak eta. Batzuk esaten debe makillikin jotzen zeela ta ez dakit ze ta. Ni ez naiz /enaiz/ akordatzen haiek iñor´e makillikin jo zebenik. Neu ez behintzet, eta besteik jotzen zebenik´e ez. Oiñ esan ohi zeen kojo zahar bat eo Amustegikue o, Amustegin eoten zana o, maixu haure zala gaiztua, baiña nik ez nun haure ezautu´re iñ. Baiña beste maestra hoiek ni sekula ez ninduen /eninduen/ jo eta besteik hola geizki tratau zeenik ni ez naiz /enaiz/ akordatzen. Eta Mixerikordiko monjak, e, kastigu batzuk belauniko ta igual holako txutxeri batzuk eta, baiña jo ta gu ez giñuzen iñok ein. Ni ez nau /enau/ iñok jo. Eta nere bisten besteik hola tratu txarrik ez diyo iñorri in.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia