Donostia (Gipuzkoa)

Arkumea tokatu zitzaionekoa

Arkumea tokatu zitzaionekoa <p>Arkumea tokatu zitzaion, ikastolako zozketa batean. Biberoiarekin hazi zuten. Txuri txakurra eta biak Gaztelura joaten ziren. Bizilekuz aldatu zirenean, baserri batera bidali zuten arkumea, eta ondoren zer gertatu zen kontatzen du. Perico zuen izena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arkumea tokatu zitzaion, ikastolako zozketa batean. Biberoiarekin hazi zuten. Txuri txakurra eta biak Gaztelura joaten ziren. Bizilekuz aldatu zirenean, baserri batera bidali zuten arkumea, eta ondoren zer gertatu zen kontatzen du. Perico zuen izena.

Transkripzioa

-Arkumia edo tokatu zitzaizun.
-Bai. Iten zuten urtian... ba Pazko Eguneako edo izango zan, ez naiz goatzen ze eguna, iten zuten arkumia rifatu, juten giñanai. Eta nei tokatu zitzaidan. Ta zea, biberoiakin hazi genun. Eta geneukan txakur bat, Txuri deitzen giñona. Eta biyok juten zian Gaztelua, bakarrik. Eta gero balkoitikan etxea deitzen giñun: Txuri, Txuri!, txakurrai, eta biyak etortzen zian /etortzentzian/ etxea. Eta han trantsito haundiya zan gure etxian eta han jarri genun lastuakin ta /da/ horrela, lo iteko arkumiak. Bestia eozein tokitan zakurrak lo iten zun ta kito. Ta baiño kosta zitzaigun arkumia, jesuus! Moldatzen giñun dana: eman biberoia ta dana, ta ni ohira jun baiño leno han zeon nere ohiyean gañean arkumia. Oi ama, ze abanta ematen zun harek! Bai, bai.
-Eta pena emango zizun gero arkumia kentziak...
-A, ez dakizu ze in ziguten /intziguten/, gaiñea! Honbre! Halako ederra in zan /intzan/, haundiya ta zea, eta biyak ibiltzen zian, txakurra ta bea. Baiñon hortikan jun giñan Calle Campanario beatzi hirugarren bizitzara. Eta aitak esan zun /esantzun/: “Ez, ezin deu eaman arkumia ta txakurra hara”; hirugarren bizitza, gaiñea. Eta bueno, ba beak ezautze(n) zula basarriya zeukan bat, eta uste det /ustet/ gaiñea zala... Kaperotxipinekua izan behar zun, nere aitan barkuen jabia. Hitz ein zun aitak, eta baietz, tokiya bazeola arkumiantzako, jakiña! Eaman, eta halako batian arkume erdi bat, buruik eta ezerre gabe, eta nola nere aitai opari asko iten ziyoten, bai pasteleiko gauzak, tartak eta hola, holako gauzak asko iten zioten, eta bueno, ba opari bat. Opari bat? Gure Perico! Hil, eta ala, guri ezer esan gabe. Jo, ze... ez genun jan, e! O, Jesus! Gure Perico nola jango genun! Ezta, ezta... ne amak labian jarri zun, baiñon guk ez genun jan. Baiño jan zun nere izeba Ramonita [...]; Estellatik etorri zian hoiyek gue etxea, beaiyek konejuak ekarri zuten, baiñon arkumia jan zuten!
-Truke ona da.
-Bai, bai. Guk ez konejoik eta ez arkumeik! Konejua ez zitzaigun sartzen ta /da/ arkumia ba... Perico zan ta ez, ez gendun jan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia