Legutio (Araba)

Urrunagako urtegia Errepublikan pentsatutakoa

Urrunagako urtegia Errepublikan pentsatutakoa <p>Gregorio umea zela hasi ziren urtegiko lanak, eta Francok bukatu zituen. Errepublika garaian pentsatu omen zuten bertan urtegia eraikitzea. Aitaren jaiotetxeak Olalde zuen izena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gregorio umea zela hasi ziren urtegiko lanak, eta Francok bukatu zituen. Errepublika garaian pentsatu omen zuten bertan urtegia eraikitzea. Aitaren jaiotetxeak Olalde zuen izena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Goguan dakozu zuk hamen pantanue ein auenien ze obra edo ze eon zan? A, karo, ez, ez, zu oindiok... zu oindiok jaixo barik zeontzen hamen urak etorri zienien, ezta?
- Bai, baie hemen idxa hori presiori eitekoa ni mutikotxua nintzela idxa, zera, garbitasunean presie eiteko eskonbruek eiteko eginda egoan, ta gero Francok bukatu eben, baia hori Errepublika denporan be, idxa pentsauta eguan eitie hor.
- Ta hori Francok akabau eben orduen…
- Bai.
- Ya, ya. Oseake ordun aittan etxia, zela euken izena aittan baserrixak?
- Olalde!
- Olalde! Gaiñera zuri oindiok Olalde esaten dotsue, ezta?
- E?
- Zuri esaten dotsue Gregorio Olaldekua, esaten dotsue, ezta?
- E?
- Zuri esaten dotsue Gregorio Olaldekua…
- Ez, ni ez, ni ez naz hangoa ta!
- Bai, bai, entzun dot nik nonbaiten, “zer Gregorio? Ta Olaldekua!”
- Ni ez naz hangoa ta, ni Nafarraten jaidxota nau!
- Ya, ya, oseake Olalde baserrixa, orduen?
- Bai.
- Eta oin urpeien!
- Dionisio dao han jadxota, hori Dionisio Biteri. Horren aite ezkondu zan etxera ta gelditu zan hor, baserridxen.
- A, ya! Dionisioatik orduen esan doste Olaldekua, klaro! Dionisioatik…
- Dionisio, Dionisio dao han jaiota… baserridxen…

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia