Legutio (Araba)

Abade futbolzale eta txistularia

Abade futbolzale eta txistularia <p>Eskola denboran bolalekuan egiten zuten jolas. Pilotalekurik ez zen, baina futbolean jolasten zuten. Etxean hiru urtez egon zen abade gipuzkoar batek, Txomin Jakakortajarenak, egiten zuen arbitro lana. Abade honek txistua jotzen irakatsi zion Gregoriori. Gerraren ondoren euskaraz egitea edota txistua jotzea debekatu zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola denboran bolalekuan egiten zuten jolas. Pilotalekurik ez zen, baina futbolean jolasten zuten. Etxean hiru urtez egon zen abade gipuzkoar batek, Txomin Jakakortajarenak, egiten zuen arbitro lana. Abade honek txistua jotzen irakatsi zion Gregoriori. Gerraren ondoren euskaraz egitea edota txistua jotzea debekatu zuten.

Transkripzioa

- Eta, orduen, eskolok akabau zien, eta han eskolan ze jolas eitten zeuein garai haretan, ze jolas klase…?
- Jolas?
- Bai.
- Ba, han bolaleku bat geunken bertan, ta bolalekure juan ta han ibilten gintzen, marroka ta esaten zan…
- Ya, ya, marroka …
- Batzuk alde baten ta bestiek bestin ta… ta txirikolan ta, kariziman.
- A, garizuman… txirikolan esaten dozue? Guk txirikilletan!
- A, txirikilletan, bai, bai!
- Zuek txirikolan, e? Hori zan garizumako jolasa bakarrik, ezta?
- Bai!
- Eta gero mendixen txorixek harrapaitten edo… ibiltten ziñein edo?
- Txoridxek harrapatzen? Ez… bueno, [afidxak] edo, bai.
- Eta garai hartan pelotan eta eitten zeuein hemen? Bazeukotzuen pelotalekuik?
- Ez egoan pelotalekurik…
- Ta elizpeian edo holan bez?
- Ez…
- Ta fubolian eta?
- Futbolien bai!
- Bai, eitten zeuein?
- Fubolien hemen ez, hemen ez, Nafarraten ta Betolatzan! Abade bat gaunken etxian, ta haregaz, hak beak arbitro eiten eben! Hiru urtien eon zan gaure etxien! Nafarraten! Ta famosoa!
- Zela auken izena abadiorrek?
- Txomin Jakakortajarena!
- Txomin Jaka! Ta orduen hori zeuek euki zeuen etxien apopillo?
- Gipuzkoakoa zan. Baia gero… txistua joten be irakatsi usten…
- A, bai! Kontxo! Abadiorrek?
- Abadiek, bai!
- Eta futbolzalia zan abadia?
- E?
- Abadia futbolzalia?
- Bai.
- Oseake harekin orduen txistua jo ta futbolian ein ta…?
- Bai, musika apur bet be ikasi nendun baia gero gerrie etor zan ta… ez txisturik eta ez ezez…
- Dana pikutaa!
- Txistue ez gehidxao… hartu bez!
- Kontxo!
- Kastigauta egoan euskeraz eitie ta txistuk eta horreik gauzok…
- Dana kastigaute, ezta?
- Dana kastigaute. Ta gerrie etorri zanien, ba, gero Nafarraten han be ez egoan gero… denporada [baten] egon ziren beratzi guarda zibil, abadien etxie egoan, ba abade-etxie bastante ona, ta gauk gauken mueblauta, ta han egoten ziren bedratzi goardia zibilok…

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia