Legutio (Araba)

Gerrako istorio krudelak

Gerrako istorio krudelak <p>Gerra garaian, Elosu nolabait bi fronteren artean geratu zen. Elosuko herritar batek bere herriko 17 lagun hil zituen, tartean Gregorioren hiru senide. Komunisten "Batall&oacute;n Parazagua"n zegoen herritar hori.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian, Elosu nolabait bi fronteren artean geratu zen. Elosuko herritar batek bere herriko 17 lagun hil zituen, tartean Gregorioren hiru senide. Komunisten "Batallón Parazagua"n zegoen herritar hori.

Transkripzioa

- Ta gero haik be joan ziren handik eta San Andres egunien sartu ziren hemeti Errepublikako zera, batalloi bat, Nafarraten, hemetik, ta hau, Elosu, egoan ba hau frente bidxen erdidxen, bueno! Frenterik orduen oindiñon ez egoan frente… leku baten gelditute ez egoan iñor, gerrillak moduen ba eguazen batzuk, egun batzuetan batzuk eguazen ta beste egun batzuetan beste batzuk hemen! Ta hemen herriko barbaro batek… ez daukazu zer pasau zan hamen? Ez dakizu?
- Ez, nik ez dakit!
- Hamazazpi hil ebezen hemeko herrikoak!
- Herriko bertako batek?
- Bertako batek, bai. Hemen egoan… gero sartu ziren, hona etor zan konpaiñia bat Francon aldetik etorri zan hona, ta batzuk alde batera joan ziren, ta bestiek bestera. Ta gero, horrek hemen egoan ba bat, ahuntzekin edo, Somorrostrotik edo nondik etorri zan, miñetan edo lan einda, ta hemen ibilli zan ba, bizi… be bastante ba… bastante txarto ibiliko zan. Semiek be baeukazen hiru edo lau, ta nire izeko, ta osaba ta beste lehenkusu bat hil ebezen!
- Kontxo! Ta zergatik edo?
- Boo! Ba, berak ze kargu emon utsien hor gorridxok berari…
- A, gorridxen izenien!
- “Batallón Perezagua comunista” bat, batalloi Perezagua komunista baten sartu zan, ta… inbididxe! Ta bengau zeben, bengau zeben! Bere auzoan bi etxe bi eguazen batera, ta holan ate bi, ta baten bera bizi zan, ta bestien tratante bat eta, ba ondo bizi ziren gauza, ganau asko ta… haik bost hil ebezen han! Andra-gizonak, seme bat, ta kuñetu bi!
- Jo! Joan eta garbittu?
- Danak! Hamazazpi hemeko herrikoak! Joe!
- Eta hori gorridxen izenian?
- Bai! Ba, hemen…
- Ta gero jentiak ze ein eben, Francon alde urten edo ze ein eben jentiak?
- E?
- Gero jentiak ze ein eben, herriko jentiak, Francon alde urten eben edo…?
- Ba, ta gero, ba, Francon alde, Francon aldetik joan zirenok Francon alde! Gero ba hemen idxa Bilbo hartu eurienien etorri giñen hona ta hemen eguazenak ya biziten, ba, gero hemen hartu genduen etxe bat, guk errentan, ta hor bizi giñen lau urtien ta begituten uskuen ba… ñoo! zer txarregaz! Baiña dana pasau zan ta…

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia