Mendaro (Gipuzkoa)

Herrian hildakoak

Herrian hildakoak Herrian hildakoak egon ziren. Itziar gainera eramaten zituzten hiltzera. Taberna bateko nagusia ere hil zuten. Beraien etxea okupatzeaz gain, beste batzuk ere okupatu zituzten. Irin-fabrikan ere egon ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herrian hildakoak egon ziren. Itziar gainera eramaten zituzten hiltzera. Taberna bateko nagusia ere hil zuten. Beraien etxea okupatzeaz gain, beste batzuk ere okupatu zituzten. Irin-fabrikan ere egon ziren.

Transkripzioa

- Heriotzak eta bai... hil zittuen. Hil zittuen. Hartu ta gizonak eruan Itziar gaiñea ta…
- Itziar gaiñen… hiltzen zittuen?
- Bai, bai. "Sí". Hori…
- Hemengo, herriko jendea badakizu hauntza eamandakoa?
- Bai.
- Bai?
- Ezautu itten neban nik be bai gizonezko moreno bat. Zea… tabernia auki zeben horrek. Valentiñen tabernia? Ba, Ospasko alaba egon zuan han taberniakin. Ta harei gizona hartu eta hil in jiuen Itziarren o.
- Zuen etxea okupatu zuen bezela soldaduk... beste etxe batzuk’e okupatu zittuen?
- Bai, bai, bai… baiña asko ez porke ez zaon hola etxia libre zeian. Hor esan dizuet, ba, hori almazen hori ta hor…“fábrica de harinas” ta hor… Gero, ba, almazentzat ipiñi zeben hor… sail haundixa. Ta hor zertu zian.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia