Legazpi (Gipuzkoa)

Baltseoa bekatu mortala

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Urzelai, Silbestra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-018-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baltseoan dantza egitea bekatu omen zen. Bikarioaren sermoia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Xeguraneko señora zarra balkoian miradorea einda; han zan jendea baltseon. Baltseon eitea pekatu haundie zan. Geo Santikutz ondon eiten zuen, santikutzetati hurrengo jaira, kongregazio, juntea. Geo zinta zurikin batzuk izaten zien pillarakok, eran zinta zurikin… Bikario zana, Larrea zana, eskuk ipiñi hola mahien gaiñen ta: “Zeiñek intentau baltseon, zeiñek in do plazan baltseon?” Ta danak ixilik; han bazeren pekatun zerenak, baiño… ez zon iñok esan. Zinta zurie zeukienak han zeren larri. Jendek bildur harenai, harek agintzen zola Legazpin ta; fiestatan ta, fiestak ez zienen´e bai. Baltseon ikusi! Jesus, Maria! pekatu mortala zala ta, mutillei hola ibiltzea, hori jun zeikela idea txarren neskena. Hura gaiztoa zan, señora gaiztoa, Xegura zanan señorea, Mondragokoa, bigarren andrea Xegurana, tokorra zan oso. Señorita Eugenia´re ezkontzeko ibili zan. Pianoa jotzen ibiltzen zien señorita bik, Eugenia ta obixpoa. Etortzen zan gizonezko bat sonbrerokin, kaballero bat, eta ama horrek ez zion utzi ezkontzen, ez zon oso gogokoa amak. Hala geatu zien bi ahizpak.

Egilea(k): Aitor Gurrutxaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia