Oñati (Gipuzkoa)

Dantza egitea bekatu

Dantza egitea bekatu Igandero etortzen ziren kalera plazako dantzaldira. Horrela ezagutu zuen bere emaztea izango zena. Dantzaldietan beti bederatzi pieza jotzen zituzten. Behin Aita Langarikak neskei dantza egitea debekatu zien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-054-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Igandero etortzen ziren kalera plazako dantzaldira. Horrela ezagutu zuen bere emaztea izango zena. Dantzaldietan beti bederatzi pieza jotzen zituzten. Behin Aita Langarikak neskei dantza egitea debekatu zien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zelan ezagutu ziñazien, erromerin baten edo? Erromerixan edo?
- Erromerixara, gu faten giñan erromerixara, bueno! Neskak gura dan beste egon be orduan, neskak?!
- Baiña zeure andria dana ezagutu zeben erromerixa baten?
- Erromerixan? Guk segiru itten geben dantza horreikin ta. Domeka ixixa gehixenetan. Domeka daneta ez, zeatik ez orduan itten geben gauza bat, nola aurrerako biderik ez euen, fan zan domekan hareikana fan gitzuan, ta gaur beste batzuekana fango gaittuk, (...). Baiña behin kalera etorri giñanian orduan bihar zan, ta bueno, orduan bihar zan ta bueno. Aurrera in? Atzera in? Bueno, ba aurrera, ta listo.
- Baiña domekero egoten zan erromerixia orduan?
- Musikia.
- Nun, plazan?
- Plazan musikia.
- A, eta kalera etorten ziñazien?
- Klaro ke etorten giñana. Hainbesterako zerak be ez giñan, e? (...)
- Ez, baiña pentsatzen igual auzuan...
- (...).
- Ba Torre Auzoko erromerixia be famosua da ba.
- Baiña bat, urtian bat. San Pedrokua orduan be itten zan, baiña gaur ezebez, gaur... gaur be urtero faten gara gu, onddiok segitten xuau, zera bazkerixa (...) andria, semia eta danok batera.
- Orduan egoten zan domeketan musikia plazan?
- Plazan.
- Bandia edo zer?
- Bandia, bandia. Bandia eta gero ttunttuna be gura dabenak dantza in.
- Eta ze izaten zan, illuntzixan edo ze ordutan? Gabian edo illuntzixan edo?
- Ba hor egoten zan, horarixo diferentiak eukitten zittuan, udatik negura kanbixau itten ziren, segun esto, baiña musikia joten zittuein beratzi pieza.
- A, bai e?
- Leheningo bi, gero beste bi, gero beste bi eta azkenenguan hiru.
- Extra.
- Ez, zera, azkenenguan sueltua erdixen, bat. (...)
- Eta zela izaten zan? Mutillak joaten ziran neskiana dantza eskatzera eta...
- Klaro! Gu orduan, orduan be rekorra indda xakuat nik, (...). Han zerak egon ziren, zela esaten xako horri? Ejerziziuak zerien, mutillak eta neskak danok.
- Ejerziziuak?
- Edo, zerak... Elizan, zela egoten dira? "Ejercicios espirituales". Zela esaten xako horri euskeraz? (...). Entendiu dozue?
- Bai.
- Bien, haren ondorian, Padre Langarikak batek, emakumiak sartu txuan zeraiño, infernuraiño sartu zan atzeruzka, eta iñok be ez dantzarik itteko. Eta fan gaittuk dantzara eta kalabazia, segiru dantza emuten oskunak, ha zuan penia! Fan beste baterana, kalabazia. Ez ba, gaur dantza in bihar xuau, han nun dauzen bi kanpotar, guazen hareitxekana! Osea Oñatikuak ez diranak, oseake fan ta hareitxek soltau. Dantza itten, hau da gustua hau. Ze ba? Eta gaur hau ta hau pasaitten xaku, hemen hau dau, (...).
- Osea, apaizak esan zeban, dantzarik ez itteko neskiairi?
- Danak.
- Pekatua, ezta?.
- Pekatua, pekatua mortala gaiñera, dantzarik ez ittia, ene mutillak! Gu zelakuak, gu (...) bizittakuak gara gu gero, e?
- Zuek eta andrak be bai, gizurrakin ta...
- Bueno, gure epokakuak esan gura xuat. (...)

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia