Oñati (Gipuzkoa)

Hegaztiak gutxituaz

Hegaztiak gutxituaz Hegazti mota eta kopuruen beherakadan izan omen du zerikusia ehiztarien jokabideak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-054-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hegazti mota eta kopuruen beherakadan izan omen du zerikusia ehiztarien jokabideak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuk uste dozu txorixak eta gutxittu in dirala?
- Gutxittuko ez ziren ba.
- Baiña kazarixak euki daue hor ze ikusirik?
- Eukiko ez daue ba. Jo ta tiruka erreten (di)ttu danak bazter guztiok eta. Tiratu bihar xakonian eta ez xakonian, danian. Kazarixak asko ze ikusi euki dau, zeatik ez e, pasiari bere momentua allaitten xako. Hemen iaz bertan, iaz bertan ez, aurten bertan notau dan gauzia, oktubrian hemengo jentiak, da, Usakoetxenea ta fan bai eta tapa-tapa-tapa usua. Baiña artian eregi barik, "doce de octubrian" usua ereitten zan bai, eta handik aurrera bapez, zeatik hortikaldian egurra emun, (...).
- Hona aillau ez, e?
- Beste direkziño bat hartu usuak. Ene guk zenbait tontokeri inddakuak garien, ene, ene. Zenbat bokadillo basuan jan ta, bokadillua jan ta aurrera.
- Baiña gustora!
- Goizeko hiruretan hemen urten bai; hiruretan? Edo bai, hiru ta erdittan urten hemen bai, eta asaldeko lau ta erdittan egoten zan automobilla Arantzazun, aintxintxika in ta harrapo. Ha harrapaitten gebenian gustora. Zenbat ibiltten giñan gu orduan, geratu be ez e? Geraketarik!
- Eta automobilla Arantzazun, autubusa?
- Autubusa egoten zan.
- Herrira bajatzeko?
- Herrira bajatzeko.
- Oseake egun osua pasatzen zenduen.
- Eguna? Egun osua eta hurringo eguna be bai ixa, zati bat.
- Goiz jaikitta.
- Ibilli!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia