Tolosa (Gipuzkoa)

Nortasun handiko emakumea gaztetatik

Nortasun handiko emakumea gaztetatik <p>Donostiatik Larraitz mendira eraman zuten lanera eta taberna batean egon zen neskame. Han zebilela, dantza lotua egiten zuen Gregoriak eta garai hartan bekatua zenez hori, eskandalua izan zen. Gainera, apaizak fama txarra jarri zion Gregoriari, konfesatzera joaten ez zelako. Behin aita eta Gregoria joan ziren apaiz harengana eta kontuak garbi utzi zizkion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-039-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Donostiatik Larraitz mendira eraman zuten lanera eta taberna batean egon zen neskame. Han zebilela, dantza lotua egiten zuen Gregoriak eta garai hartan bekatua zenez hori, eskandalua izan zen. Gainera, apaizak fama txarra jarri zion Gregoriari, konfesatzera joaten ez zelako. Behin aita eta Gregoria joan ziren apaiz harengana eta kontuak garbi utzi zizkion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta etorri nintzen Larraitza, ekarri niñuen ez dakit nolaz edo zer, Larraitzea ekarri niñuen. Eta hor eondu nintzen, oain ez dao taberna hue, baiño taberna baten, neskame. Eta gero honea ezkondu nintzen, hortik honea ezkondu nintzen. Baiño eskandalua pranko jarri ta gero. Ni hor neola, nik eitten nun dantza jaietan jende gehio bezela're dantzan, agarraun. Ta ordun pekatue zan, ordun pekatue zan. Eta hemen zeon apaiza bat bizkaitarra, bizkaitarra zeon apaiza. Eta harek ikeragarri fama txarra jarri zian, baltsen dantza itten nulako. Herrira etorri, eta gizonezko guztiri neregatik gaizki hitz eitten. Eta ordun, hotako gazterie biltzen zan jai atsalden o illuntzea izen zan ostatun, herriko ostatun. Kartata edo, o tertulia o biltzen zan. Eta apaiz horrek bai gaizki iruittu edo gaizki, ez dakit. Kuestioa da behintzet ni ez nintzela astero konfesatzera juten harena. Eta dantzan eitten nun tabernan, tabernan. Eta ikeragarrizko fama txarra jarri zin e?
- Eon e? Barkatu. Oaintxe e? Ta nolatan jarri zizun apaizak fama txarra? Nola lortu zun zuri fama txarra jartzia?
- Ba dantza itten nulako bakarrik! Baiño nik dantza denan bistan eitten nun! Tabernan eitten nun. Han neon neskame, eta bertan dantza eitten nun. Eta harek ezin eraman nunbait, harek ezin eraman. Eta behin, hala ai zala, nere aittei hots ein nion, eta ekarriarazi nun aitte, eta jun giñen apaiz horrena biok. Beira, behin'e ez diot horren gaizki iñoi hitz egin ere. Behin'e ez e? Baiño harei gaizki hitz eitten nion. Gaizki hitz ein nion, ez. Nik esan niona zan harei "Zuk nei kargua hartu behar ziazun aurrena, neregatikan herriko gazteri guzie gaizki hitz eittera jutea baiño. Nei aurrena kargua hartu behar ziazun. Baiño zu ez zea apaiza. Zuk damakizuna da sotana, baiño zu ez zea apaiza" esan nion, baiño halako muturrera jarriko nion. Eta gauze gehio esan nizkion. Baiño hemen nao. Hue zan hemeretzi urte nittun garaien. Baiño ni handikan urtebetea ezkondu nintzen. Eta bertara.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia