Gregoria Albizu Beraza

Tolosa (Gipuzkoa) (1930)

Biografia

Tolosako Larramendi auzoko kale-etxe batean jaioa. Aita tolosarra zuen, eta ama, berriz, nafarra, Uztegikoa. Bederatzi urte bete artean Tolosan bizi izan baziren ere, gerra bukaera aldera Uztegiko baserrira joan ziren bizitzera ama eta seniderik gazteenak. Aitak txapela-fabrikan egiten zuen lan, eta han gelditu zen bera. Gregoriak bost urte egin zituen Uztegin. Handik Arribera joan zen neskame. Handik itzuli eta hamalau urterekin Amarotzeko lima-fabrikan hasi zen lanean, limak garbitzen. Handik Donostiara joan zen neskame. Han, ordea, pneumonia harrapatu zuen eta medikuak mendialdeko klima komeni zitzaiola esan zion. Hala joan zen neskame Abaltzisketako Larraitzeko tabernara. Hogei urterekin, Abaltzisketako 'Otamendi Bitarte'-ra ezkondu zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
TOL-039 2010 Euskal Herriko Ahotsak
TOL-040 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gerra osteko goseari aurre egiten Bideoaren ikonoa
2 Gurasoek lan asko egin zuten goserik pasa ez zezaten familian Bideoaren ikonoa
3 Leihora irten eta tiroei ihes egin behar Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Tolosako bonbetatik ihesi Uztegiko baserrira Bideoaren ikonoa
5 Santa Luziako eskolan ikasia Bideoaren ikonoa
6 Eskolatik piper egiten zuen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Familiako giroa zaintzen Bideoaren ikonoa
8 Etxeko giro ona Bideoaren ikonoa
9 Aitaren nortasuna Bideoaren ikonoa
10 Amarotzeko lima-fabrikako lana Bideoaren ikonoa
11 Pneumonia 3. aldiz harrapatu zuenekoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Nortasun handiko emakumea gaztetatik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Kaleko umea izan arren, baserriko lanak egiten ondo ikasia Bideoaren ikonoa
14 8etan lanean eta 10etan umea izan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia