Legazpi (Gipuzkoa)

Legazpiko kaleko giroa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Urzelai, Silbestra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-018-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Legazpiko kaleko giroa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Jesus! Legazpiko kalea. Zer zan ba ordun Legazpi? Bost neska komonio haundie eiteko, mutillek beste hainbeste. Ordun bizi giñen gu hobetogo, trankillago. Ttunttune Roke zanak, ttunttune jotzen. Ordun bezperatati irtenda; noiz irtete gendun bezperatati´re? Gero ondoren esplikaziok o zerbait eiten tziuen abadek eta hantxe danok kantun einda, kantatuz hantxe gere denbora. Gero irten ta Olaldea (Olabarrialde?) o Motxorroaiño, hantxen bueltau ta plaza, neska ta mutil dantzan; Prazaolako Iñixi zana ta Xeundo zana, Juanita Aseginolaza zana ta Xaturnino, zea, Xumarranekoa esaten gendiun, oin Zumarran bizi da bea, ta neska-motillek dantzan.

Kanpai haundie, Abe Marikoa, jotzen zonen bueltan iten gendun korron pasakallea eta bakoitze bere etxea "ondo lo iñ" esanda; saltoka etxea. Orduko kontuik ez dao oin. Gero holaxe juntatzen giñen batzutan. Kalerako andrak, berriz, bazkaldu ta ontzik jasotzen iñungo asti be. Danak eraman eta gurdin gaiñen jantzi eta Txoko Zarreko ate aurrea batzuk; besta batzuk Sarasolaneko dendan aurrea, kale erdin bizi zienak eta besta batzuk etorriz. Xeuraneko etxe hortan beste etxe zar bat zan, eta han ez dakit zer zan hura, ezkondue eo neskazarra zan, harek ibiltzen zittun kartak. Askotan egualdi txarra bazeon hautz kartata juten giñen neska kuadrillea, gendenak. Baiño oain ez dao holako unioik, gutxigoik´e.

Egilea(k): Aitor Gurrutxaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia