Arrasate (Gipuzkoa)

Lohiz zikinduta mezara

Lohiz zikinduta mezara 10 urtetik 14 urtera bitartean, uda partean, Degurixan bildotsak zaintzen ibiltzen zen Esteban. Domeketan, bildotsekin mendian ibili eta eguerdi alderako Arintzara bueltatu behar izaten zuen, meza entzutera. Egun batean, bildotsak zaintzetik lohiz zikinduta sartu zen elizan, eta Don Simon abadearekin izandako gorabehera kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-155-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
10 urtetik 14 urtera bitartean, uda partean, Degurixan bildotsak zaintzen ibiltzen zen Esteban. Domeketan, bildotsekin mendian ibili eta eguerdi alderako Arintzara bueltatu behar izaten zuen, meza entzutera. Egun batean, bildotsak zaintzetik lohiz zikinduta sartu zen elizan, eta Don Simon abadearekin izandako gorabehera kontatzen du.

Transkripzioa

-Harek eiñ eusten beste gauza bat. Beste historixa bat nik [harena]. Ta…
-Horrek, Don Simon horrek?
-Don Simon. Karo, ba, orduen mezie entzutie sagraue zan, mezie entzun ein biher zan /einbizan/. Ta mutikue ni hamar urtetik aurrera ba hamalau arte zerien egon nitzen, e, udan, bilddotsan zain, Degurixen. Ta handik eruen biher izeten nauen Aumeti aldera, han Araba mendixen eruen biher nauen bilddotsok, ta gero eguerdixen etorri mezetan… mezetara etorri ein biher izeten zan. Ta handik banator, handik bueltie eindde, ordubete fan ta ordubete etorri, ordu bi biher zien handik bueltie eitten handik, Degurixetik Arabara fan ta Degurixara barriro e! Ta handik banator, ta etorri nitzen ta lokatzarie ta ke useiñe besteik ez ta… allegau, geratu nitzen eleixa goix… gaiñien. Ordurako banakixen hango barri ta… ta ia jentie, hamaiketan zan mezie, ta ni begira hango jentie sartu zein ba neu azkenengo fateko, ez dakitzu? Ze klaro, lehengo lohixe ta holan zerien ta… geratu nintzen, ta, zerien eskillaran, koruko eskillera barrenien geratu nitzen neu. Ta orduen “Dominus Vobiscum“ esateko buelta eitten auen ta, bueltau eitten auen “Dominus Vobiscum“ esateko! Ta… baninguen, ta, jarri zan ta begire-begire, ta txarrixoi neuri begira, ba! “Hori atzien dauena etorri dailla hona!“ ta ni kalera! Zela fango nintzen, ba, lotsagarri ninguen hola kaka darixola ta aurrekaldera! Kauen diez. Joe, holakotxiek… Joer.
-Zu fan ta harek oindiok [jodiu], ezta?
-Bai jauna.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia