Arrasate (Gipuzkoa)

Arientzara eta Araotzera meza entzutera

Arientzara eta Araotzera meza entzutera <p>Kurtzeberritik Arientzara joaten ziren meza entzutera. Zer bide egiten zuten azaltzen du. Muxibar baserritik gertuago geratzen zitzaien Arientza, baina Degurixan artzai zegoenea, Araotzera joaten zen meza entzuterara; gero, atzera mendira bueltatu behar izaten zuen eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-155-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kurtzeberritik Arientzara joaten ziren meza entzutera. Zer bide egiten zuten azaltzen du. Muxibar baserritik gertuago geratzen zitzaien Arientza, baina Degurixan artzai zegoenea, Araotzera joaten zen meza entzuterara; gero, atzera mendira bueltatu behar izaten zuen eta.

Transkripzioa

-Ta zueik Kurtzebarrittik zeatik etorten ziñen ba honutz, e, han Deguixatik jente gehixena Araotzera faten zan mezetara.
-Bai, baiña gu Kurtzebarrittik etorten gitzen Araozko biria hartu barik! Han Atxulo badakitzu nun dauen? Han Atxulotik hartu ta atajue dau hona zerera, Arientza burure, Intxilistik behera sendie dau hor, sendie, ta han sendatik etorten gitzen horra, Arientzara. Bestela bestekaldetik etorten gitzen.
-Zuetako hobeto euen Arientza Araotz baiño?
-Eske etxera etorri biher bazan, Arientzatik etorri biher izan! Araotzera fan ezkero nun dauen badakitzu, Muxibar? Karo. Oin, Degurixan ninguela, Araotzera faten nitzen mezetara, ta barriro mendire bueltaitteko, e! Buelta eitteko! Baiñe etxera etorri biher bazan, ba, Araotzera ezin fan, joder, karo. Joder. Alrebes. Holaxen.
-A, karo, orduen zu mezie entzun ta gero etxea etorten ziñan?
-Karo, Arientzan mezie entzun ta etxera!

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia