Zumaia (Gipuzkoa)

1950 inguruan ekarri ziren Santa Rita eta San Pankrazioren irudiak Zumaiara

1950 inguruan ekarri ziren Santa Rita eta San Pankrazioren irudiak Zumaiara <p>Santa Rita eta San Pankrazio egunetan ere meza izaten zen San Telmo egunean. Parrokiko meza kendu eta arratsaldeko meza (zazpietakoa) San Telmoko ermitan egiten zen. Ez da ohitura zaharra. XX. mende erdi aldean ekarri zituzten irudiak Madrildik eta orduan hasi ziren mezak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-015-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Santa Rita eta San Pankrazio egunetan ere meza izaten zen San Telmo egunean. Parrokiko meza kendu eta arratsaldeko meza (zazpietakoa) San Telmoko ermitan egiten zen. Ez da ohitura zaharra. XX. mende erdi aldean ekarri zituzten irudiak Madrildik eta orduan hasi ziren mezak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek, orduan, ezautu dezuena da Santa Rita, San Pankrazio ta San Telmo
- (Joxe Migel) San Telmo, hiru hoidxek.
- Hiru hoiek. Eta nolakuak izaten zian mezak leheno?
- (Joxe Migel) Meza normala. San Pankrazio egunian tokatzen zan, klaro, nola izaten zan maiatza, ordun iten zan Parrokiko meza hara pasa, ta iten zan errosaidxua ta geo ondoren meza.
- Eta esan dezu jende asko izaten zala?
- (Joxe Migel) San Pankrazio egunian bai, asko. Dana bete-bete-betia. En cambio, Santa Ritako egunian ya gutxidxo, baiño, halare, jendia juten zan.
- (Ana Mari) Bai, jende politta.
- (Joxe Migel) Jende politta juten zan.
- (Ana Mari) Uain dala denboa gitxi kendu due, e!
- (Joxe Migel) Pare bat urte o igual. Pare bat… o gehidxo?
- (Ana Mari) Gehidxo! Txomiñek kendu zian ta!
- (Joxe Migel) A!
- (Ana Mari) Txomiñek.
- Ta jai izaten zan San Pankrazio?
- (Joxe Migel) Ez, ez, ez, ez. Asteguna. Asteguna.
- Eta meza goizian?
- (Joxe Migel) Arrantsaldian zazpiretan. Zazpiretan izaten zan meza. Parrokikua kendu ta hara pasa zuen meza. Beste ezer ez.
- Eta hori leheno´re bai, zuen gurasuen sasoian eta…
- (Ana Mari) Nik ez nun ezautu.
- (Joxe Migel) Nik´e ez.
- (Ana Mari) Antziña-antziña igual…
- (Ramon) Hor zeon leheno honek esan duna Ixiar Goimendin ama…
- (Ana Mari) Ama!
- (Joxe Migel) Salbadora.
- (Ana Mari) Salbadora.
- (Ramon) Salbadora ibiltzen zan. Ta hark tratuak bazezkan prailliakin ta…
- (Joxe Migel) Karo!
- (Ramon) … Madridea’re juten zan ta handikan dirua ekarri ta obrak iten zituen. Eta hark ekarri zitun berrogeta hamar buelta hortan ekarri zitun bi figura Madritikan, Santa Rita ta San Pancracio. "San Pancracio, salud y trabajo", ta horreatikan, horreatikan daka, zakan indarra.
- (Joxe Migel) Bai.
- (Ramon) Ta hori el año en el año cincuenta… ez dakit ze izango zan, tximistak jo zidxon ermitai. Ta gazta balitz […], erdi-erditik ebaki zun ermita tximistak. Jende dana jun giñan ikustea, ebaki-ebakita. Ta orduan Eduardo Zubia ta juntatu zian, Valentin Manterola ta, in zuen proiektua. Hortxe Xixkolonian eon zan planua ta ez dakit nundik, aiuntamientuak lagunduta eo, in zuen obra haundixa.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia