Zumaia (Gipuzkoa)

San Telmoren inguruko tradizioa

San Telmoren inguruko tradizioa <p>Badirudi San Telmoren ohitura Galizia ingurutik ekarri zela XVII. mende inguruan. Gipuzkoan ez da beste inon San Telmorik. San Telmo kalean ere bada, ustez San Telmorena den irudi bat, baina ez da San Telmo, San Isidro baizik. Zumaian oso sartuta dago: itsasontzien izenak, trainerua, umeen izenak, eta abar.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Badirudi San Telmoren ohitura Galizia ingurutik ekarri zela XVII. mende inguruan. Gipuzkoan ez da beste inon San Telmorik. San Telmo kalean ere bada, ustez San Telmorena den irudi bat, baina ez da San Telmo, San Isidro baizik. Zumaian oso sartuta dago: itsasontzien izenak, trainerua, umeen izenak, eta abar.

Transkripzioa

- Eta historiya ta badakizue? Noiz sortu zan, ta… ez?
- (Joxe Migel) Nik ez… Nik ez dakit.
- Beti kofradiyakin ta…
- (Ana Mari eta Ramon) Bai!
- (Ana Mari) Guk hala ezautu gendun.
- (Ramon) Bai. Hori badazkidxe. Libruan […] aitatzen dittu, bai, hamazazpi, hamazazpigarren gizaldidxan eo in zala eo. Berez esaten due, ez da hemen San Telmo… maiñelak ekarri zuen Galizitikan San Telmuen...
- (Ana Mari) San Telmua, bai, bai.
- (Ramon) … San Telmuen asuntua, han zan, zea…
- Tradizidxua.
- (Ramon) Ta Donostidxan daon San Telmo Dominikua zalako ta prailliak jarri zuelako Museo San Telmo, Dominikuak jarri duelako. Bestela hemen Gipuzkuan iñun ez dao San Telmoikan. Eta hori berez maiñelak Galizidxan ibillita, handik ekarri omen zuan zea hori, Santo horren kontua. Bestela Euskal Herridxan ez dao San Telmoikan.
- Baiña, baiña Zumaidxan bai, ez? Beti izan du…
- (Ramon) Zumaidxan, beti, buelta hortan.
- (Ana Mari) Bai.
- (Ramon) Hara hasi zianian juten, Galizira juten zianian. Ta geo Calle San Telmon dao paetian bere imajen txiki bat, "Glorioso San Telmo". Baiño etorri dia teknikuak eta jendiak ibiltzen dia, eta…
- (Ana Mari) Ke ba! Ez da.
- (Ramon) Ez da San Telmo bizarra kenduta. San Telmok ez zakan bizarrikan.
- (Ana Mari) Ez.
- (Ramon) Ta kalian daona bizarrakin dao, baiño…
- (Ana Mari) Bizarrakin. Askok… Berez gazte-gaztia da. […] horrela borobil-borobilla…
- (Ramon) Bai.
- (Ana Mari) Hola, zuk dakazun bezela.
- (Ramon) Santuak bai.
- (Ana Mari) Gazte-gaztia. Ta kalian daona zea baiño zaharro, nere aittaitta baiño zaharro! San Isidro.
- (Ramon) San Isidro dala ematen du, bai.
- (Ana Mari) Barkun batek ekarri omen zun. Han jarri omen zuen, ta…
- (Ramon) Jarri ta han dao, kalian.
- (Ana Mari) San Telmon bezela. Ta nik esaten [zion] amai gaztio nitxala: "Nik ez det entenditzen hau nola dan! Eliza juten zea ta han Santua gazte-gaztia dao. Eta kalian zahar-zaharra. Zein da? Bere aitta al da, ba?", ta "Ez! Ekarri in ziñenan barko batian". Ekarri in ziyen ta hor jarri ta… San Telmo! Antziñako kontuak!
- Eta San Telmon inguruan bada tradiziyorik? Hala ba, San Blas gaixotasunak eta sendatzeko ta…
- (Denek) Ez!
- (Joxe Migel) Hori komentuan!
- (Ana Mari) Ez, ez, ez, ez! Baiño San Telmon ez.
- (Joxe Migel) San Telmon ez.
- (Ramon) Itsasoko barko batek "Glorioso San Telmo" izena zun…
- (Ana Mari) "Glorioso San Telmo" izena jarri zidxoen.
- (Ramon) Geo San Telmo itsasoko, itsasoko protektoria bezela. Oridxon San Nikolas dan bezela.
- (Ana Mari) Bai. Bai.
- (Ramon) Eta geo trainerak ere San Telmo […].
- (Ana Mari) San Telmo. Oseake, San Telmo dao Zumaidxan oso Zumaikua…
- Oso sartuta, ezta?
- (Ana Mari) Oso sartuta dao.
- (Ramon) Bai. Umiak ere badabe izenakin, Telmo, badabe.
- (Ana Mari) Bai, Telmo eta izena? Bai.
- (Joxe Migel) Bai.
- (Ana Mari) Ta inkluso kanpuan ere bai. Kanpuan´e bai, kanpuan´e bai. Hemen ingurukuak o gurasuak hemenguak. Telmo jarrita, Telmo jarrita.
- (Ramon) Badabe, bai. Hoixen. Bestela…
- (Ana Mari) Ta bestela, berez, histori txikidxa, guk dakiuna, e!
- (Ramon) Ez. San Blasena bezela, bedeinkazidxua eta iten zianak…
- (Ana Mari) Bea sartu omen zuen uretan, urte batian, San Telmo, prozesidxuan!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia