Lazkao (Gipuzkoa)

Txerrikumeak saltzen

Txerrikumeak saltzen <p>Baserrian txerrikumeak saltzen zizkieten txerri-tratulariei. Txerrikume bakoitzeko sei bat ogerleko irabazten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAZ-003-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian txerrikumeak saltzen zizkieten txerri-tratulariei. Txerrikume bakoitzeko sei bat ogerleko irabazten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baserri baten ganaduk, behiak eta txerramak izaten zien etxeako eta gero saltzeko eta... E? Txerri... txerri tratalarik etortzen zien; bat ez dakit santanderinoa ez ote zan, bestea Burgoskoa. Horik Ordizin bizi zien ta, hoin tratoa gure ama zanak itten zun zean. Ama zanak itten zun, nola txerriama batek izaten zittun zortzi bat txerrikuma, ezta? Eta hoiek saltzeko [ya] diru mordoxka bat bazan. Ordun, garai hartan, gero gehixeo zan, baiño nik uste det, sei bat duro txerrikuma bakoitze.
- Kobratzen zala?
- Bai, saltzea. Geroxeo... Gero, esaten dizut, ba, handik... hori izan zitteken, izan zittezken, ba, Republika hasi ta gero... Ez al diazu galdetu lehen Republika sortu zan...
- Bai ba.

Egilea(k): Nahia Ezama Juez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia