Bernedon bonbak egiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAZ-003-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bernedon ibili zen lanean, kanoientzako bonbak egiten. Handik CAF lantegira pasa zen eta han hegazkinetatik botatzeko bonbak egiten zituzten. Bonbak nola egiten zituzten. Espainiako ejerzitoari saltzen zizkieten bonbak. Gerra aurretik ere, Errepublika garaian, hiru bat mila langile zeuden CAFen.
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko ekainaren 15a
- Iraupena: 0:03:32
- Erref: LAZ-003/017
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Armagintza , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Goierriko lantegiak
Transkripzioa
- Don Santiago, Bernedon... Bernedoa jun ziñen lanea.
- Bai.
- Eta Bernedon ze taller zan edo ze zerta dedikatzen ziñen?
- Ba ordun gerra den... zea, gerran sartuta zeon ba gure [...] hau eta bestea, bueno, zea esan nahi det, nazionalak eta zeak, eta hoiek [... ein zan], ba, frenten [o behar zuen] beste... bonba... kañoien... kañoientzako bonba zea hoiek, bonba hoiek, botilla bat balitz bezela, hola, luzen.
- Bonba hoiek itten zittuzuen?
- Bai. Eta be... Gero CAFea pasau nitzen eta –"compañía auxiliar–" eta han iten zituen bonbak zeanak, aireplanoz botatzeko.
- Eta nola itten zittuzuen bonbak? Nola? Esplikatu pixkat, bai.
- Ba, zea, danboliña balitz... badakizu [gure] gaztiñak erretzeko danboliñak...
- Bai, danboliñe, bai.
- Bai. Holako tamaño hoi baiño handixegoa [hortxe], e? Eta hura kargatzen zuten... Ta bere zeakin, behar zitunakin. [...] Polborea beharko zon, bai, beste zer gehiago, hari su emateko. Eta hori, zea, guk esaten genion CAFi, fabrika haundin, [CAFen eitten zien].
- Fabrika haundie, bai.
- Eta...
- Hola ezautu izan deu beti Goierrin.
- E?
- Goierrin hala ezautu izan dala, ezta, beti?
- Bai.
- Fabrika haundi.
- Bai. Ezautzen al dezu Goierri, Goierri ezautzen al dezu zuk, ala?
- Bai, bai, ni hala naiz ta.
- A, bai? Goierrikoa?
- Goierrikoa.
- Hoi da poza ematen diazuna! Lazkaokoa ez zea ba izango?
- Beasaingoa, Beasaingoa.
- Mekatxis la porra!
- Santiago, bonbak ai giñen esaten. Nola itten zittuzuen? Danboliñen tamañokok esaten dezu...
- Bai.
- Danboliñ baten tamañokok.
- Bai, bai, zulo [txikik] eta gero espoletak eta zea horik ba [...].
- Baiña nola itten zittuzuen? Danboliña…
- Tx txa...
- ... erako horri ze itten ziozuen?
- Txapea, txapa jarri, ba, bi... e... bi edo gehi... ez dakit nik, hiru bat milimetro-edo hola lodikoa. Eta hura txapa zea borobiltzeko makina bazan, ebakitzeko´re bai, bazan, eta hura [...]. E? Makina hortan geo junta nik uste det zeakin eitten zala, soldadurakin. Eta hortik aurrea, ba, beste zerik ez zan. Hoi zan.
- Nora saltzen zittuzuen?
- E?
- Noa saltzen zien?
- Sal... zeai, al ejército español. Ez dakit nik kobrauko zittuen, baiño... zenbat kobrauko zittuen... Kobrauko zuen, bestela pikuta jungo zien erabat. Bueno, garai hartan baiño lehenau, Republikako garaien, fabrika haundin hiru bat milla jotzen zien baziela langillek. E? Eta gero ia beak fabrika´re nola hasi zan beste era batea iten zeak kotxek edo bagoiak edo... ordun ia asko aldatu zan hango zea, jokabidea, hango lanbidea.
Egilea(k): Nahia Ezama Juez






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!