Lazkao (Gipuzkoa)

Lehenengo lanak eta ordainsariak

Lehenengo lanak eta ordainsariak <p>Aurrez anaia lanean ibilitako oinetako konponketako denda batean hasi zen lanean. Anaiari sei erreal ordaintzen zizkioten eta berari sei. Denbora gutxi ibili zen han, gero fabrika batera joan zen lanera eta.&nbsp;</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAZ-003-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aurrez anaia lanean ibilitako oinetako konponketako denda batean hasi zen lanean. Anaiari sei erreal ordaintzen zizkioten eta berari sei. Denbora gutxi ibili zen han, gero fabrika batera joan zen lanera eta. 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Apaizgintza... apaiz izan ziñen garaieko kontu hoiek-eta gero kontatuko dizkiazu, baiño jakin nahi det, nun hasi ziñen lanen?
- Ba beittu, bueno, aurretik anai bat Lazkaon lehenao oiñetako saltzeko denda izan zan eta gero konpondu´re bai, eta hura gero Ordizira jun zan. Eta gizajo hura, mutil zaharra, baten batzuk uste zuten [...] lapurrek eta zeak, eta uste zuten diru asko izango zola, hil ta... Hil zuten. Bueno, guk gero... gero [...]. Ordun, nere anaie eraman zun hori... [...] esan zion... eraman zun, ba, pixkat zuzentzea zeak, ba, fakturak eta zeak, ofizinako kontu [...]. Han ez dakit hillabeten batzuk edo, ez dakit bi-hiru hillabete o hola izango zien, eta eguneko ematen zizkion hamar erreal. Pezetatan zenbat dien ba al dakizu? Nola esango zenduke erderaz hamar erreal, jornala, eguneko jornala. Erderaz hori?
- Ia, nola?
- Dos cincuenta. Hamar erreal.
- Don Santiago, eta...
- Eta gero ordun...
- Zuk ere han lana in zendun?
- Bai, itxoin...
- Anaiakin batea?
- Ez, anaie beste fabrika baten ibili zan. [Gaiñea, Donostia aldea jo zon] izeba bat [...] bagendun eta harekin zea... iten zola bere bizimodua edo. Ta...
- Baiña oiñetako konponketa denda hortan zuk in zendun lana?
- Bai, bai, nik gutxi in nun, handik beste fabrika batea [ata] nintzen ni gero. Nik pentsatu nun, ba, aurrez nola izan zan nere anaiena [lan... gauza] hori, hamar erreal... nei´re holako zerbait emango ote zien [pentsaua]. [Ya] asko zan ba. Eta... eta lehenengo ordainketa egin zinean... sei erreal.
- Sei?
- Sei erreal, bai; hamar ez, sei.
- Anaienak ez zittun ordun eman...
- Ez ba, ez ba, ez... holaxe.

Egilea(k): Nahia Ezama Juez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia