Lazkao (Gipuzkoa)

Soldaduak Lazkaora sartu zirenekoa

Soldaduak Lazkaora sartu zirenekoa <p>Soldaduak Lazkaora sartu zirenean, dukearen palazioan sartu ziren. Biraoka sartu ziren herrian, Ataundik behera. Lazkaon ez zuten ezer apurtu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAZ-003-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldaduak Lazkaora sartu zirenean, dukearen palazioan sartu ziren. Biraoka sartu ziren herrian, Ataundik behera. Lazkaon ez zuten ezer apurtu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Santiago, gerra, gerra, gerra galdetzen dizut.
- Aber...
- Bai. Zuk... tropak sartu zien garaien Intxaurrondo txikin ziñen?
- Bai.
- Eta nola goatzen zea? Nola sartu zien?
- Ba ba...
- Nola gelditu zan Lazkao?
- Ba hantxe.
- Bonbaik-eta izan zan?
- Ez, dukek palazioa du han, eta, karo, hori aurretik eukiko zuen erabakita, ba, soldaduk ta, zeak, buru dienak. E? Horik hoien zean... ardurapean han sartu zien ta.
- Palazion?
- Bai, palazion, bai. Ta semea´re bai, seme bat, [gaztena hue uste det zala], [...] zea, kargue edo... gradue zula uste det etorri zala eta gero han naparrak eta, txapel gorrik, bai, birauka, birauka Lazkaon sartu. Zuk gogoan al daukezu nola daun zubi bat han erdi... kalen erdi-erdin, erreka... e... Agauntza, han gaiñetik pasatzen dala. Ba han... han... hauntza sartu ta ia beaiek ere bai [...] ikusi in nahi zuten eta ze [berriro] zer esan... [ez dakit ze esan]. Ni jun nitzen... zea zan hori... ordun Santiago eune, patrón de España, jai izaten zan. E? Bai, este...
- Sartu zien Agauntzan?
- Ez, ez, ez.
- Zubi gaiñetik esan dezu.
- Bai, bai, zubin, bai. Eta Ataundik behera etorrita, eta Lizarrustiko aldapea dana oiñez pasatuta, ez zeuden...
- Etxetaa sartu zien?
- E?
- Zuei Intxaurrondo txikia sartu zitzaizkizuen?
- Ez, ez ez, ez.
- Ez.
- Lehenau izan zan, horren zea esango deu, aditzera emateko edo, Republikako garaien, militarrak [uste det egin] zutela, Españi guztiko ibilaldia eta ordun herritaa etortzen ziren, ba, ekartzen zituen beren zaldik ere bai, zaldik zeanak, nausinak edo kargudunenak, eta gue etxen goatzen naiz bi soldadu nola eon zien. Erdaldunek zien, haiek ez dakit nungoak zien. Gero, ba, Lazkaon sartu zienak ia soldaduik ez zeon oaindikan, hurrengo egunen... bueno, hori zan el veinti... ez dakit ba nik, veinti cuatro, hogeita lau, uztaila. E? Uztaillen hogeita lauen, milla ta hogeta hamasein. O... berrogeta hamasein? Hogeta hamasein. Hogeta ham... berrogeita hamasei gaizki esan det, hogeta hamasei.
- Hogeita hamasei.
- Hogeta hamasei. Eta, bueno, hoiek hor ez zuten denboa asko in, zeatik jun in zien, ba, ta aguro dominau.
- Nola geldittu zan herrie? Lazkao nola geldittu zan?
- Ordun? Lazkaon...
- Txikizioik-edo izan zan?
- Ez, ez, ez, ez.
- Ez zan ezer...?
- Ez, ez. Han Lazkaun bertakoik ez naiz /enaiz/ gogoratzen zerik izan zanik hildakoik, e?
- Ez.
- Beasaiñen... Lazkautik gero bai, kanpoa bialdu zittuztenak bai, kanpoa bialdu zittuztenak bai.

Egilea(k): Nahia Ezama Juez

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia